Zapalduaren olerkitik harago

Euskarak Nafarroan pairatzen duen egoeraz eztabaidatzeko mahai ingurua egingo dute gaur Iruñean

Sagrario Aleman euskaltzaina, gaurko lau solaskideetako bat. IDOIA ZABALETA.
Erredakzioa
2013ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Gai zaharra da, baina erantzun berriak topatzen saiatuko dira gaur goizean mahaiaren inguruan eseriko diren lau euskaltzaleak. Manu Robles-Arangiz fundazioak antolatu du eztabaida eta Angel Erro, Kike Diez de Ulzurrun, Paula Kasares eta Sagrario Aleman bilduko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Nafarroari buruzko hausnarketarako saioak antolatu ditu azken boladan Robles-Arangiz fundazioak. Nafarroako konkista eta pobreziaren zabalkundea landu ditu. Oraingoan, euskara jarri dute mintzagai. Zapalketatik at, ba al dugu zer esanik? izenburupean ekingo diote gaiari. «Baina zer demontre esan daiteke euskararen inguruan betiko kexu ez baldin badira? Ba al dago zerbait esana ez dagoena? Saiatuko gara, behintzat», iragarri dute antolatzaileek. Eztabaidak ematen duena Garaia Nafarroa argitalpenaren hurrengo zenbakian bilduko dute.

Angel Erro (Burlata, 1978) abokatua eta poeta da. Eta harkadian ni (2002, Elkar) zein Gorputzeko humoreak (2005, Alberdania) poesia bildumak argitaratu ditu.Paula Kasares (Iruñea, 1969) soziolinguista da eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea. Kike Diez de Ulzurrun (Iruñea, 1962) kazetaria da. Sagrario Aleman (Etxaleku, 1952) euskaltzaina da.

MAHAI-INGURUA

Noiz. Gaur, 11:30ean.

Non. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Olibondoak eraikinean, Iruñean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.