HIZTEGIA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

G20 (G-20*). Kontuz deklinatzean. G20ak atzo hitzartutako testua*[e.] G20koek atzo hitzartutako testua.

 

G7. Munduko herrialderik aberatsenek osaturiko taldea. Hauek dira kideak: Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Japonia eta Kanada. Kontuz deklinatzean. G7ak erabaki du dena. G7koek erabaki dute dena.

 

G8. Hauek dira kideak: Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Errusia (2014az geroztik eten egin diote partaidetza, Krimearen anexioagatik), Frantzia, Italia, Japonia eta Kanada. G8a laster da elkartzekoa*[e.] G8koak laster dira elkartzekoak. // G8aren presidentetza urtero aldatzen da, txandaka*[e.] G8koen presidentetza urtero aldatzen da, txandaka.

 

gabarra. Ontzi mota. Athleticena ere, letra xehez. Azkenean, gabarra atera gabe geratu dira lehoiak.

 

Gabon eguna, -a; Gabon gaua, -a.

 

gabon eske. Eguberrietan etxez etxe egin ohi den eskea.

 

gabon kanta, eguberri kanta.

 

Gabon zaharra, -a; Gabon zahar eguna, -a; Gabon zahar gaua, -a. Abenduaren 31. Gabon zaharrean ileorde hori bat jarrita ibili nintzen. Gabon zaharretako zarata gehiegizkoa izaten da.

 

gabonsari, agilando (aginaldo*). Eguberrietan ematen den sari edo oparia. Garai batean, gabonsaria ematen ziguten lantegian.

 

Gaddafi, Muammar (Khadafi*, Gadafi*).

 

gag. Eszena barregarria.

 

gai. Instrumentalean, forma bera du mugagabean eta pluralean: 'gaiez'.

 

gai jartzaile, gai emaile.

 

gai ordena* e. gai zerrenda.

 

gai zerrenda (gai ordena*).

 

Gaiarre antzokia, -a (Gayarre*).

 

gailur. Agintarien bilerak izendatzeko, hobe 'goi bilera'.

 

gailur lerro, gailurreria (kresteria*). Batzuetan, aski izango da 'gailurrak'. Bost kilometroko galurreriari aurre egin beharko diote*[e.] Bost kilometroan, gailurretik gailurrera ibili beharko dute.

 

gain behera. Adizlaguna denean, bereiz idazten da. Ikus 'gainbehera'. Eredu hori gain behera doa Berlingo Harresia eraitsi zutenetik.

 

gain-. Gainazal, gainbalio, gainbegiratu, gaindosi, gainegitura, gainkarga.

 

gainbalio (plusbalio*).

 

gainbehera. Izena denean, batera idazten da. Ikus 'gain behera'. Eredu horren gainbehera ekarri du Berlingo Harresia eraisteak.

 

gainerateko. Gainerakoa.

 

gainontzeko. Gainerakoa.

 

gainsoldata.

 

gaintentsio (sobretentsio*).

 

gaitero 1 (gaitari*). Dultzaineroa. Lizarrako gaiteroak.

 

gaitero 2. Zahagi antzeko poltsa bat duen musika tresna jotzen duena. Galiziako gaiteroak.

 

gaitz erdi (gaitzerdi*).

 

gaitzespena jaso* e. gaitzetsi. Zarauzko atentatu saioek erakunde eta alderdien gaitzespena jaso dute*[e.] Erakunde eta alderdiek gaitzetsi egin dituzte Zarauzko atentatu saioak.

 

gaitzetsi. Kontuz esaldia jostean, ez baita '-ela' perpausekin lotzen, baina 'egitea' eta 'egin izana' motakoekin bai. Taldeak gaitzetsi du hor jarri dituztela*[e.] Taldeak gaitzetsi (egin) du hor jartzea. Taldeak gaitzetsi (egin) du hor jarri izana.

 

gaixotasun autoimmunitario (gaixotasun autoimmune*).

 

gaixotasun hemorragiko epizootikoa, -a. Sigla GHE da, baina ahal dela ez dugu erabiliko (es: enfermedad hemorrágica epizoótica, EHE; en: epizootic haemorrhagic disease, EHD; fr: maladie hémorragique épizootique, MHE) .

 

gaizki esaka (gaizkiesaka*).

 

gaizki-ulertu (gaizki ulertu*, gaizkiulertu*). Gaizki-ulertu bat izan zen.

 

gaizkileen elkartzea, -a; gaizkileak elkartu. (es: asociación de malhechores; fr: association de malfaiteurs).

 

gako hitz, giltza hitz (hitz gako*, hitz giltza*).

 

gako, giltzarri. Kontuz esaldian jostean, izenak baitira, ez adjektiboak. Neurri gakoak*[e.] Funtsezko neurriak. // Proposamen giltzarriak*[e.] Proposamenik garrantzitsuenak.

 

galarazi 1 (galerazi*). Eragotzi.

 

galarazi 2. Galtzera behartu.

 

galaxia nano (nano galaxia*).

 

galaxiak. Hona hemen galaxia batzuk: Andromeda galaxia, Bode galaxia, Ekilore galaxia, Esne Bidea, Gurdi-gurpil galaxia, Haizagailu galaxia, Hoag objektua, Magallaesen Hodei Handia, Magallaesen Hodei Txikia, Mayall objektua, Sombrero galaxia, Zapaburu galaxia, Zigarro galaxia, Zurrunbilo galaxia.

 

galaxietako gerra* e. izarretako gerra.

 

galdekatu (galdezkatu*).

 

galdera marka. Ikus 'Idazkuntza' atala.

 

galdera marka (galdera ikur*, galde ikur*).

 

galegismo, galegista (gallegismo*, gallegista*).

 

galeria, galerista.

 

galeriano (galeote*).

 

Galeusca. Euskarazko, katalanezko eta galegozko idazleen topaketak.

 

Galileo (Galilee*).

 

galipot, brea, mundrun (txapapote*). Badago txapapotea euskal kostaldera iristeko arriskua*[e.] Badago galipota euskal kostaldera iristeko arriskua.

 

galleta (gaileta*).

 

galtzeko arriskuan, galzorian (desagertzeko arriskuan*). Espezieez mintzatuz, irauteko aukera gutxi duena.

 

galtzontzillo (galtzontzilo*, kantzontzilo*). Galtzazpia.

 

galvanizatu, galvanizazio (galbanizatu*, galbanizatu*).

 

galzori, galzorian (galtzori*). Ez dut inoren galzoririk nahi. Hainbat eta hainbat hizkuntza galzorian daude.

 

gama. Koloreez, musikaz eta mota bereko salgaiez mintzatuz erabiltzen da. Urdinaren gama eder bat. Goi gamako auto bat nahi du.

 

Gama, Vasco da (Vasco de Gama*).

 

Gamazada. 1893an eta 1894an Nafarroan izandako matxinada.

 

gamelu. Animalia. Ez nahasi 'ganbelu' hitzarekin.

 

Gamsakhurdia, Zviad (Zviad Gamsakhourdia*).

 

ganbara. Teilatupeko solairua.

 

ganbelu. Ergela. Ez nahasi 'gamelu' hitzarekin.

 

ganbera 1. Erakunde izena. Behe ganbera, goi ganbera, merkataritza ganbera, laborantza ganbera, Nafarroako Kontu Ganbera, Lorden Ganbera.

 

ganbera 2. Gela. Ganbera musika.

 

Gandhi, Mahatma; Gandhi, Indira (Mahatma Gandi*, Indira Gandi*).

 

gangster.

 

Ganguren (Alto del Vivero*). Ganguren gainaren inguruko atsedenlekua ere ez da 'Vivero', baizik eta Elorritxueta.

 

Ganzouri, Kamal (Kamal Ganzuri*).

 

gara* e. geltoki.

 

garabidean diren herriak.

 

garagardo gorri (garagardo tostatu*, garagardo txigortu*). Galdetu nion zer garagardo gustatzen zaion gehien: horia, gorria ala beltza.

 

garage. Musika mota. Autoa sartzekoa bestela idazten da: 'garaje'. Musika garagea*[e.] Garage musika.

 

garaian* e. garai hartan, orduan. Garaian, Gasteizko apezpikuari eman zizkion eskolak*[e.] Garai hartan, Gasteizko apezpikuari eman zizkion eskolak.

 

garaiko* e. garai hartako, orduko... Oteiza, Cossio, Lekuona eta garaiko beste artista batzuk*[e.] Oteiza, Cossio, Lekuona eta garai hartako beste artista batzuk.

 

garaipen erosoa lortu* e. erraz irabazi, aise irabazi... Kiroletako klixe gogaikarria da. Getxok garaipen erosoa lortu du Santboianaren aurka*[e.] Getxok erraz irabazi dio Santboianari.

 

garaipena errepikatu* e. berriz irabazi.

 

garaipena lortu. h. irabazi. Atletico Madrilen aurka lortutako garaipenak lasaitasuna ekarri dio taldeari*[e.] Atletico Madrili irabazi izanak lasaitasuna ekarri dio taldeari.

 

garaje. Autoa sartzekoa.

 

garapen iraunkor (eramangarri*). Garapen jasangarria.

 

garapen jasangarri (eramangarri*). Garapen iraunkorra.

 

Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda. Nazio Batuen egitasmoa, garapen jasangarrirako hamazazpi helburu planteatzen dituena.

 

garbigune. Letra xehez idazten da.

 

garbiketa etnikoa. Eufemismoa da. Etnien arteko pertsekuzioa, sarraskia edo genozidioa ezkutatzen du.

 

Garcia Orkoien (Garcia Orcoyen*). Lizarrako ospitalea.

 

Gardentasun Algoritmikorako Europako Zentroa, -a.

 

Gare du Midi. Miarritzeko biltzar jauregia.

 

garezur-garunetako traumatismo (kraneoentzefaliko*, kraneo-entzefaliko*).

 

garraioz aldatzeko geltoki, aldageltoki. (es: intercambiador de transporte; fr: plate-forme de correspondance; en: transport hub).

 

garrantzi (garrantzia*). Garrantzia handia*[e.] Garrantzi handia.

 

garrantzitsu, inportante. Ez erabili 'larri' edo 'handi' adierazteko. Istripu garrantzitsua izan da Erletxen*[e.] Istripu larria izan da Erletxen. // Diru kopuru garrantzitsua irabazi dute*[e.] Diru asko irabazi dute.

 

garrasi (garraisi*).

 

garun. Garuneko hodietako gaixotasunak. Garuneko odoljarioa.

 

Garzia, Joxerra (Joxerra Gartzia*).

 

Garzia, Juan (Juan Gartzia*).

 

gas argiarena egin. (es: luz de gas; fr: gaslighting; en: gaslighting).

 

gas ganbera (gas kamara*).

 

gas negar-eragile* e. negar gas.

 

gasbide (gasodukto*).

 

gasdun. Edari gasduna. Ur gasduna.

 

gaskoi 1 (gaskoin*). Gaskoiniako biztanlea.

 

gaskoi 2 (gaskoiera*, gaskoin*). Gaskoiniako hizkuntza.

 

Gaskoinia (Gaskonia*).

 

Gaskoniako golkoa* e. Bizkaiko golkoa.

 

gasolina. Ezantza. Gasolina autoa.

 

gasolindegi. Gasolina zerbitzugunea.

 

gasolio (gasoleo*, gasoil*). Gasolio autoa.

 

Gasteizko auzo nagusiak. Abetxuku (Abetxuko*), Adurtza, Alde Zaharra (-a), Anglo-Vasco, Arana (-a), Aranbizkarra (-a), Arantzabela, Aretxabaleta-Gardelegi, Ariznabarra, Arriaga-Lakua, Babesgabetuak (-ak) (Desamparados*), Done Jakue (Santiago*), Ehari-Gobeu (Ali-Gobeo*), Ekialdeko Nekazaritza Eremua (-a), Errekaleor, Errota edo Koroatzea (-a) (Coronacion*), Gatzalbide (Gazalbide*), Hego-mendebaldeko Nekazaritza Eremua (-a), Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua (-a), Judimendi, Lovaina, Mendizorrotza, Pilar, Salburua (-a), San Kristobal (San Cristobal*), San Martin, Santa Luzia, Santsomendi (Sansomendi*), Txagorritxu, Zabalgana (-a), Zabalgunea (-a), Zaramaga.

 

Gasteizko ibiltaria. Gasteizko eskultura.

 

Gastronomiako Euskal Anaiartea, -a (Gastronomiazko Euskal Anaiartea*).

 

gastropodo (gasteropodo*). Molusku mota bat; halako moluskuek osatzen duten klasea. Barraskiloak eta bareak gastropodoak dira.

 

gastrotaberna (gastro-taberna*, gastro taberna*).

 

gastu muga (gastu sabai*). Askotan, nahikoa izaten da 'gehieneko gastu' edo 'gutxieneko gastu'.

 

gatzaga (gatz haran*). Baina Añanako Gatz Harana fundazioak horrela du izena euskaraz. Abian da gatz harana leheneratzeko plana*[e.] Abian da gatzaga leheneratzeko plana.

 

gau. Asteazkena eta osteguna arteko gauean*[e.] Asteazken gauean.

 

gaullismo, gaullista.

 

gaurko egunean zehar* e. gaur. Gaurko egunean zehar deklaratuko dute epailearen aurrean*[e.] Gaur deklaratuko dute epailearen aurrean.

 

gaurkoan* e. gaur. Kazetaritzako klixe gogaikarria da 'gaurkoan' erabiltzea. Aski da 'gaur'. Marco Ferrerik film interesgarriak egin zituen, eta gaurkoan horietako bi ikusiko ditugu*[e.] Marco Ferrerik film interesgarriak egin zituen, eta gaur horietako bi ikusiko ditugu.

 

gaurkotasun 1. Gaurkoa izatearen nolakotasuna. Liburuak ez du gaurkotasunik galdu.

 

gaurkotasun 2* e. gaur-gaurko gai, aktualitate, gaurko berri. Komunikabideek gehiegi erreparatzen diote Madrilgo gaurkotasun politikoari*[e.] Komunikabideek gehiegi erreparatzen diote Madrilgo aktualitate politikoari. // Gaurkotasun ekonomikoa ondo aztertuta idatzi du artikulua*[e.] Gaur-gaurko gai ekonomikoak ondo aztertuta idatzi du artikulua.

 

gaurkotasuneko gai* e. gaurko gai, gaur-gaurko gai, aktualitateko gai...

 

gauza handia izan, gauza handia egin, gauza handi bat egin (handia izan*, handia egin*). Balentria izan, balentria egin. Handia da zortzi final irabaztea*[e.] Gauza handia da zortzi final irabaztea. // Handia egin du: partidarik galdu gabe bukatu du liga*[e.] Gauza handi bat egin du: partidarik galdu gabe bukatu du liga.

 

Gauzen Internet. Gauzen Interneten teknologia.

 

Gauzen Internet Industriala, -a. Hobe 'IIoT' laburdura ez erabiltzea.

 

gay. Ahal dela, ez deklinatu. Gayen eta lesbianen taldeak*[e.] Gay eta lesbiana taldeak.

 

gay, lesbiana eta transexualak. Ikus 'Deontologia' atala.

 

Gazako zerrenda.

 

gazatar (gazar*). Gazakoa.

 

gaztainak, erre bitartean. Zirt-zart.

 

gazte (jubenil*). Kiroletako kategoria. Gainerakoak ikusteko, jo 'kiroletako kategoriak' sarrerara.

 

Gazte Ekoliderrak. Prestakuntza programa. Ez dakit zer den ekoliderra izatea.

 

Gazte Eztanda.

 

gaztedi* e. gazteria.

 

Gazteen Mundu Jardunaldia, -a (JMJ*, WYD*). Eliza katolikoak gazteentzat antolaturiko jardunaldia.

 

GaztEHerria, -a. Gernikan egon ginen GaztEHerriako eragileak eta bozeramailea*[e.] Gernikan egon ginen GaztEHerriko eragileak eta bozeramailea.

 

Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, -a.

 

gaztelar 1. Gaztelakoa.

 

gaztelar 2. Gaztelaniaz mintzo dena.

 

gaztelera. Gaztelania.

 

Gaztelugatxe. Bermeoko tokia. Bertan, Gaztelugatxeko Doniane ermita dago.

 

gazteria (gaztedi*).

 

Gaztetape. Gipuzkoako Getariako hondartza.

 

gehi. Ez erabili 'eta' juntagailuaren ordez. Jatorrizko testua gehi oposizioaren zuzenketak aztertuko dituzte bihar*[e.] Jatorrizko testua eta oposizioaren zuzenketak aztertuko dituzte bihar. // Mikel Ezkerro, Guillermo Canut gehi Idoia Garai-Ormaetxea mintzatu zaizkigu*[e.] Mikel Ezkerro, Guillermo Canut eta Idoia Garai-Ormaetxea mintzatu zaizkigu.

 

gehiago. Dagokion izena zenbakaitza denean, hobe 'handiago', 'biziago', 'larriago'... Garrantzi gehiago eman diogu*[e.] Garrantzi handiagoa eman diogu.

 

gehiegi. Ez erabili 'asko' adierazteko. Jendea ez da gehiegi kezkatzen klima aldaketaz*[e.] Jendea ez da askorik kezkatzen klima aldaketaz. // Ez dugu gehiegi begiratu, baina itxura ona du*[e.] Ez dugu askorik begiratu, baina itxura ona du.

 

gehien. Aditza singularrean erabiltzen da. Sozialistek bildu dituzte boto gehien*[e.] Sozialistek bildu dute boto gehien.

 

gehienezko. h. gehieneko.

 

gehiengo. Gehiengo motak: gehiengo erlatiboa edo soila (sinple*), gehiengo absolutua edo osoa, eta gehiengo kalifikatua (kualifikatu*) edo berezia. Nolanahi ere, oro har neurriz erabiltzekoa da. Herritarren gehiengoak alde bozkatu du*[e.] Herritar gehienek alde bozkatu dute.

 

gehitxo. h. gehiegitxo.

 

gehitxoago. Gehixeago.

 

geiser. Ur beroa eta lurruna jaurtitzen dituen iturria.

 

geisha. Japoniako emakume dantzari eta kantari profesionalak, gizonen zerbitzuan aritzen direnak.

 

gela arruntetan egon, solairu arruntean egon... (plantan egon*). Ospitaleez mintzatzean erabiltzen da. 955 eri daude plantan, eta 155 zainketa intentsiboetako unitateetan*[e.] 955 eri daude gela arruntetan, eta 155 zainketa intentsiboetako unitateetan.

 

gene terapia. Hala komeni bada, erabil daiteke 'terapia geniko' ere.

 

gene, genoma. Giza genomaren giltza.

 

general* e. jeneral.

 

Generalitat. Deklinatzeko orduan, 'e' epentetikoa erabiltzen da. Generalitatea, Generalitateak, Generalitatearekin.

 

genero 1. Arte eta literatura lanak sailkatzean bereizten diren multzoak.

 

genero 2. Kulturak eta gizarteak sexu bakoitzari ezartzen dioten rola. Ez nahasi sexuarekin. Jaio bezain pronto, genero femeninoa inposatzen hasten zaizkie emakumeei, eta maskulinoa gizonei.

 

genero indarkeria. Inoren esanetan edo Espainiako legedian hala izendaturiko delitua aipatzean erabiltzekoa. Gainerakoan, erabili 'indarkeria matxista' edo, bigarren mailan, 'indarkeria sexista'. Ikus 'Deontologia' atala.

 

generoak. Ikus 'Informazioa eta interpretazioa' atala.

 

genetikari (genetista*, genetikalari*). Genetikan aditua.

 

gentilizio. Herritar izena.

 

gentrifikazio. Hiri inguru baten aldaketa sozioekonomikoa, aurreko biztanleak lekuz aldatzera behartu eta goragoko klasekoak erakartzen dituena.

 

geografia 1. Lurrazaleko gertakariak aztertzen dituen jakintza.

 

geografia 2* Ez erabili leku jakin bat izendatzeko. Frantziako geografian barreiatuta *[e.] Frantzian barreiatuta. Frantzia guztian barreiatuta.

 

geolokalizazio (geokokapen*). Objektu mugikor bat, hala nola telefono bat, koordenatu sistema batean non dagoen zehaztea, haren uhinei segituta.

 

geoparke (geo parke*).

 

geotestil (geozuntz*).

 

geratzeko etorri da, gelditzeko etorri da. Kalkoa denean, gaizki ulertzeko bidea ematen du askotan. Hobe 'luzaroko etorri da', 'luzarorako izango da', 'hemen geratuko da'... Aldaketa geratzeko etorri da*[e.] Aldaketa luzaroko izango da. Aldaketa luzarorako izango da.

 

gerla. Gerra. Ekialdeko hitza da.

 

Gernika (Guernica*). Pablo Picassoren margolana.

 

Gernikako arbola. Iparragirreren kanta.

 

gernu analisi (pixa analisi*, txiza analisi*).

 

Geroa Sozialberdeak, -ak. Geroa Sozialberdeak abenduaren 19an egingo du batzarra*[e.] Geroa Sozialberdeek abenduaren 19an egingo dute batzarra.

 

gerra denbora, gerrate, gerra garai.

 

Gerra Hotza, -a. 1945ean Bigarren Mundu Gerra bukatu zenetik 1991 arte Ameriketako Estatu Batuen eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren artean izaniko gatazka. Hedaduraz erabiltzen denean, letra xehez idatzi. Perestroikarekin bukatu zen Gerra Hotza. Argentina eta Erresuma Batua: 30 urteko gerra hotza.

 

gerra kontseilu* e. epaiketa militar.

 

gerra lege. (es: ley marcial: fr: loi martiale).

 

gerra lehertu* e. gerra piztu.

 

gerra zibil. Espainiakoari '36ko gerra' edo 'Espainiako gerra' esaten zaio.

 

gerraondo, gerraoste. Gerraren ondorengo garaia.

 

gerraontzi.

 

gerraurre. Gerraren aurreko garaia.

 

gerriko. Autoetakoa, 'uhal' edo 'segurtasun uhal'.

 

gerrilla, gerrillari (gerrila*, gerrilari*). Gerrillari taldea.

 

gerta ahala gerta (gerta ala gerta*).

 

gertakariak jazo* Kontuz erdarazko kazetaritzako klixeekin. Gogaikarriak dira, ezin artifizialagoak eta guztiz alferrikakoak. Gainera, joskera bihurritzea ekartzen dute askotan. Iruñeko Alde Zaharrean jazo ziren gertakariak, auto batek bi emakume harrapatu zituenean*[e.] Iruñeko Alde Zaharrean, auto batek bi emakume harrapatu zituen. Iruñeko Alde Zaharrean izan zen istripua: auto batek bi emakume harrapatu zituen.

 

gertuko polizia, hurbileko polizia.

 

gerturatu. Gerturatzen dena ez da iristen helmugaraino. Orobat gertatzen zaio hurbiltzen edo hurreratzen denari, noski. Gauero haren etxera gerturatzen ginen, eta askotan elkarrekin afaltzen genuen*[e.] Gauero haren etxera joaten ginen, eta askotan elkarrekin afaltzen genuen.

 

gerundioa. Gerundioak honako hauek adierazten ditu: aldi berean gertaturikoak ('erronka jo zion, aurrez aurre so eginez') eta instrumentaltasuna edo modua ('pilota gogor joz erantzun zion'). Beraz, bestetarako erabiltzea ez da egokia. Beste helegite bat aurkeztuko duela jakinarazi du, arrazoi emango diotela gaineratuz*[e.] Beste helegite bat aurkeztuko duela jakinarazi du, eta arrazoi emango diotela gaineratu.

 

gesal. Urtzen ari den elurra.

 

gesaldu. Elurra urtu.

 

gestio 1. Kudeaketa.

 

gestio 2. Tramitea, tramitazioa.

 

gestoria. Kudeatze bulegoa, kudeatze agentzia.

 

geto* e. ghetto.

 

gezurtatu. Baiezko esaldietan, ez erabili '-enik'. Imazek gezurtatu egin du EAJren norabidea aldatuko denik*[e.] Imazek gezurtatu egin du EAJren norabidea aldatuko dela.

 

gezurzale (gezurtzale*). Gezurtia.

 

ghetto (guetto*, getto*, geto*).

 

GIBdun. Giza immunoeskasiaren birusa duena.

 

gibel ore. Foie grasa, patea.

 

gibelapen (sursis*). Frantziako legedian, kondena baten parte bat edo kondena osoa baldintzapean jartzeko modua. Gibelapenezko zigorraldia ez da aplikatuko maila bereko delitu bat berriz egin ezean. Hiru urteko zigorra ezarri dio; horietatik hamazazpi hilabete sursisarekin*[e.] Hiru urteko zigorra ezarri dio; horietatik hamazazpi hilabete, gibelapenarekin. Hiru urteko zigorra ezarri dio; horietatik hamazazpi hilabete, gibelapenezkoak.

 

gida 1. Gidaria.

 

gida 2. Gidaritza. Nik hartuko dut lan hauen gida.

 

gida 3. Gidaliburua.

 

gidabaimen (gida-baimen*, gida baimen*).

 

gidoi 1. Ikuskizunen, irratsaioen eta besteren haria.

 

gidoi 2. h. marratxo. Hitz elkartuak lotzeko marka. Hitzak marratxoz loturik.

 

gidoi 3. h. marra. Tartekiak egiteko puntuazio marka.

 

gidoilari, gidoigile. Gidoiak egiten dituena.

 

gigolo. Prostituzioan aritzen den gizona.

 

Gilen Ockhamgoa, -a (William of Ockham*, Guillermo de Ockham*, Guillaume d'Occam*).

 

gillotina, gillotinatu (gilotina*).

 

giltzurrun (giltzurrin*).

 

gimnasia. h. gimnastika.

 

gimnasio berde. Gimnasio mota berezia, erabiltzaileen ariketez baliaturik energia sortzen duena.

 

gimnastika. Gimnastika artistikoa: lurra, barra finkoa, barra paraleloak, zaldi uztaiduna, eraztunak, jauzi zaldia (gizonezkoak); oreka barra, lurra, barra asimetrikoak, jauzi zaldia (emakumezkoak). Gimnastika erritmikoa: pilota, zinta, soka, uztaia, mazoak.

 

gin. Ginebra.

 

gin-tonic.

 

ginebra. Gina.

 

ginkana (jinkana*, gymkhana*, gymkana*). Kirol probak eta bestelakoak batzen dituen jokoa.

 

Gipuzkoako eskualdeak. Debarroa, -a (Debabarrena, -a; Debagoiena, -a); Donostia-Beterri; Goierri; Oiartzualdea, -a; Tolosaldea, -a; Urola Kosta.

 

Gipuzkoako Hitza. Etzanez idazten da, eta deklinabidea marratxoz lotzen zaio, etzanik gabe.

 

Gipuzkoako Senideak, -ak. Hitz arruntak bezala deklinatzen da. Egoiliarrei irteerak debekatzea salatu du Gipuzkoako Senideak-ek*[e.] Egoiliarrei irteerak debekatzea salatu dute Gipuzkoako Senideek.

 

Gipuzkoako Urak patzuergoa, -a.

 

Giroa, -a. Italiako txirrindulari itzulia.

 

Gironako Unibertsitatea, -a.

 

gitarrista. Gitarra jotzailea.

 

giza eskubideak. Ikus 'Deontologia' atala.

 

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, -a.

 

Giza Eskubideen Europako Auzitegia, -a. (en: European Court of Human Rights edo Strasbourg Court; es: Tribunal Europeo de Derechos Humanos edo Tribunal de Estrasburgo, Corte Europea de Derechos Humanos; fr: Cour européenne des Droits de l'Homme) Giza Eskubideen Europako Hitzarmena betearazten du. Europako Kontseiluak sortua da, eta ez da Europako Batasunaren barruko erakundea. Egoitza: Estrasburgo. Ikus 'Europako Justizia Auzitegia' eta 'Nazioarteko Justizia Auzitegia' sarrerak.

 

giza hilketa. Zuzenbideko 'homicidio' (es) / 'homicide' (fr) terminoa adierazteko, 'giza hilketa' erabiltzen da, edo, bigarren mailan, 'homizidio'; 'asesinato' (es) / 'assassinat' (fr), terminorako, 'erailketa'. Hizkera arruntean, 'hilketa' erabili ohi da.

 

giza hilketa larriagotua, -a; homicidio larriagotua, -a. (es: homicidio agravado).

 

giza hondamendi (hondamendi humanitario*). Lehorteak eta hiesak hondamendi humanitarioa eragin dute Swazilandian*[e.] Lehorteak eta hiesak giza hondamendia eragin dute Swazilandian.

 

Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua, -a (Giza Elikadurako eta Dietetikako Gradua*). EHUko gradua.

 

gizadiaren kontrako krimen, gizadiaren aurkako krimen. (es: crimen de lesa humanidad; fr: crime contre l'humanité).

 

gizaki. Pertsona, gizon nahiz emakume.

 

Gizakia Helburu (Proyecto Hombre*).

 

Gizakunde. Inauterietako festa, Nafarroako zenbait herritan ospatzen dena.

 

Gizarte Segurantza (Segurantza Soziala*, Jendarte Segurantza*).

 

gizatalde (giza talde*, giza-talde*).

 

gladiatore (gladiadore*).

 

glamour (glamur*).

 

glasatu (glaseatu*).

 

glasnot. Errusieraz, 'gardentasuna'. Batez ere perestroikari buruz mintzatzeko erabiltzen da.

 

glaziar (glaziare*). Glaziarean*[e.] Glaziarrean.

 

globalizazio. Mundializazioa.

 

globo 1. Esfera. Begi globoa. Lur globoa.

 

globo 3* e. puxika. Haurren jostagarria.

 

globo sonda* e. zunda baloi. Irudizko zentzuan, hobe honela adieraztea: 'proba baloia bota', 'probako baloia bota', 'probatzen ibili'...

 

globo, baloi 2. h. aerostato, baloi aerostatiko. Kanadarrek globoan zeharkatuko dute itsasoa*[e.] Kanadarrek aerostatoan zeharkatuko dute itsasoa.

 

globoflexia* e. puxika-toles. Globoflexia egiten ibiltzen gara jaietan*[e.] Puxika-tolesean ibiltzen gara jaietan.

 

glosadore (glosador*).

 

glosario (glosategi*).

 

goazen 1. Joan gaitezen. Goazen kalera.

 

goazen 2* Ez erabili beste aditz batzuen ordez. Goazen Alavesekin hastera*[e.] Has gaitezen Alavesekin. // Goazen emaitzak aztertzera*[e.] Azter ditzagun emaitzak.

 

gobernagarritasun* e. gobernabide. Kubako gobernagarritasuna ez dago Fidel Castroren esku bakarrik*[e.] Kubako gobernabidea ez dago Fidel Castroren esku bakarrik.

 

gobernantza. Gobernatzeko modu eraginkorra, garapen sozial eta ekonomikoa lortzeko egokitua eta ondo orekatua.

 

gobernantza partekatua, -a; kogobernantza (gobernantza elkarbanatua*).

 

Gobernazio Ministerioa, -a. Francoren diktaduran, barne arazoetarako ministerioa.

 

gogoeta egun. Hauteskunde bezpera.

 

Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua, -a. Laburturik, 'Gogora institutua'. Gogora-k antolatu du ekitaldia.

 

gogorarazi (gogorazi*).

 

gogoratu 1. Gogora etorri.

 

gogoratu 2. Gogorarazi.

 

goi bilera (goi-bilera*).

 

goi denboraldi, behe denboraldi. Turismoaz mintzatzeko erabiltzen dira.

 

goi errendimenduko zentro.

 

goi komisariatu* e. goi mandatari.

 

goia jo (piko bat izan*).

 

goikalde* e. goialde, goiko alde.

 

Goikoetxeta, Iñaki (Goikoetxea*). EAJko burukidea.

 

goilare* e. koilara.

 

goiti-beheiti.

 

goitibehera (goitibera*).

 

goititu. Kopuruez mintzatuz, 'zenbat goititu' edo 'zenbatez goititu' erabiltzen da, ez 'zenbatean goititu'*. Bi puntutan goititu da inflazioa*[e.] Bi puntu goititu da inflazioa. Bi puntuz goititu da inflazioa.

 

goitizenak. Ikus 'Ortotipografia' atala.

 

goizeko lehen orduetan* e. goiz-goizean, goizean goiz, goizean goizik...

 

gol alde (gol average*).

 

gol aukera. h. gola sartzeko aukera. Beste bi gol aukera izan zituen Bera Berak*[e.] Beste bi gol sartzeko aukera izan zuen Bera Berak.

 

gol average* e. gol alde.

 

gola egin. h. gola sartu.

 

Goldberg bariazioak, -ak. Johann Sebastian Bachen musika lana. 'Goldberg bariazioetan' ikusten da ondoena Bachen jenialtasuna.

 

golegile.

 

golf jokalari, golfari (golfista*).

 

Goliat (Goliath*).

 

Golkoko itsaslasterra, -a (Golkoko korrontea*).

 

gomita luzatu* e. gomita egin. Parte hartzeko gomita luzatu diegu gobernuei*[e.] Parte hartzeko gomita egin diegu gobernuei.

 

gomming* e. goma jauzi, goma salto.

 

gonbit (gonbite*). Bi gonbite*[e.] Bi gonbit.

 

gonbita luzatu* e. gonbita egin. Parte hartzeko gonbita luzatu diegu gobernuei*[e.] Parte hartzeko gonbita egin diegu gobernuei.

 

Gonzalez Laia, Arancha (Arantxa Gonzalez Laya*).

 

Google tasa. Zenbait herrialdetan plataforma digital handiei kobratzen dieten zerga. Jabetza intelektualaren eskubideek babesturiko edukietarako estekak jartzeagatik ezartzen zaie zerga hori.

 

Gora Iruñea. Gora Iruñea-k erabaki du. Gora Iruñea-ko kidea.

 

gorabehera (gora-behera*). Gutxi gorabehera.

 

goranzko. Adjektiboa da. Beraz, ez da 'goraldi' eta 'gorakada' hitzen sinonimoa. COVID-19 kasuen «goranzko txiki bat» detektatu dute osasun erakundeek*[e.] COVID-19 kasuen «goraldi txiki bat» detektatu dute osasun erakundeek.

 

goratu. Kopuruez mintzatuz, 'zenbat goratu' erabiltzen da, ez 'zenbatean goratu'*. Inflazioa %0,2an goratzea espero dute*[e.] Inflazioa %0,2 goratzea espero dute.

 

Gorbatxov, Mikhail (Mijail Gorvachov*, Mikhail Gorbatxev*).

 

Gordioko korapiloa (korapilo gordiar*, korapilo gordiano*).

 

gore. Irudi gordinak erabiltzen dituen zinema mota.

 

Gorliz, Gorlizko hondartza.

 

Gorobel (Sierra Salvada*, Sierra Salbada*, Garobel*).

 

goroldio. Landare txikia, belusaren tankerako multzoak osatzen dituena, eta Eguberrietako jaiotzetan apaingarri erabiltzen dena.

 

gorosti. Fruitu gorri biribilak dituen zuhaixka, Eguberrietan apaingarri erabiltzen dena.

 

gorpu depositu*, depositu* e. gorputegi.

 

gorpu hil* e. hilotz, gorpu. Erredundantzia da. Mendian aurkitu zuten haren gorpu hila*[e.] Mendian aurkitu zuten haren hilotza.

 

gorputz. Ez erabili 'erakunde' adierazteko. Polizia gorputza*[e.] Polizia.

 

gorputz heziketa (soin heziketa*). h. gorputz hezkuntza.

 

gorputzez babestu. (es: acuerpar, acuerpamiento).

 

gorpuzki (gorpuzkin*).

 

gorpuztu. Ez erabili 'antzeztu', 'jokatu', '-ena egin', '-en rola egin' adierazteko. Marlon Brandonek gorpuztu zuen Vito Corleone*[e.] Marlon Brandonek jokatu zuen Vito Corleoneren rola.

 

gorritxo. Osasuna futbol taldeko jokalaria; talde horren jarraitzailea.

 

Gorrondatxe (Gorrondoatxa*, Gorrondatxa*, Azkorri*, Askorri*, Aizkorri*). Getxoko hondartza.

 

gorte goren. (fr: cour suprême).

 

gortina. h. errezel.

 

gosete egoera izendatu.

 

gotzaindegi 1 (gotzaitegi*). Egoitza.

 

gotzaindegi 2 (gotzaitegi*). Elizbarruti bati dagokion erakundea.

 

gotzaingo. Gotzainaren kargua eta jarduera.

 

gotzaintza. Gotzainaren kargua eta jarduera.

 

gouache. Margotzeko teknika. Paperean pintatzen zuen, gouache teknika erabiliz.

 

Goya sariak. Espainiako zinema sariak.

 

gozamen, gozamendun, gozamenezko. Besteren jabetza erabiltzeko eskubidea da gozamena. Amak du gozamen eskubidea. Ama da gozamenduna. Gozamenezkoa du, baina beste batena da.

 

Gozategi, Ninoshtka (Ninoxtka Gozategi*).

 

gozo eltze (piñata*). Larunbatean, piñata batzuk izango dira haurrentzat*[e.] Larunbatean, gozo eltze batzuk izango dira haurrentzat.

 

Gpuntua, -a. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak sorturiko marka.

 

GR11 (Senda Pirenaikoa*). 'Pirinioetako Ibilbidea' ere deitzen zaio.

 

grabazio, grabaketa.

 

grabitazio uhin (grabitate uhin*, uhin grabitazional*).

 

graciano (graziano*). Mahats mota.

 

gradu. Gradu zentigradua edo Celsius gradua; Fahrenheit gradua; Reaumur gradua. Lehen graduko delitua. Lehen graduko erailketa.

 

graduondoko (postgradu*). Graduondoko ikasketak.

 

grafiti (graffiti*).

 

gramineo (graminea*). Landare mota.

 

Grammy sariak. Kepa Junkerak folklore disko onenaren Grammy Latino saria irabazi du.

 

Gran Sol* e. Grande Sole, Sole Handia.

 

Granadako Unibertsitatea, -a.

 

Grand Slam. Tenisen eta golfean, munduko lau txapelketarik onenak: tenisean, Australiako Irekia, Roland Garros, Estatu Batuetako Irekia (US Open) eta Wimbledon; golfean, Augustako Mastersa, Estatu Batuetako Irekia (US Open), Erresuma Batuko Irekia (British Open) eta PGAko Txapelketa. Errugbian, berriz, Sei Nazioen Torneoan beste bost selekzioei irabazten dienak irabazten du.

 

Grande Sole edo Sole Handia, -a (Gran Sol*, Great Sole*). Irlanda hegoaldeko arrantzalekua.

 

Grande-Marlaska, Fernando (Fernando Grande Marlaska*).

 

gratte-ciel* e. etxe orratz.

 

gravel bizikleta.

 

Gravette aldia, -a (grabetiense*).

 

GRAVNI. Federazioen arteko pilota txapelketa.

 

greba, grebalari. Gose greba, egarri greba, greba orokorra, arretazko greba, egon-greba, greba mugagabea, higiene greba.

 

grebara joan* e. greba egin. Bileran erabakiko duzue grebara joan ala ez*[e.] Bileran erabakiko duzue greba egin ala ez.

 

green. Golfean, zuloak dauden eremua.

 

Greenwich meridianoa, -a (Greenwicheko meridianoa*).

 

gregoriano. Kantu gregorianoa. Egutegi gregorianoa.

 

Grekoa, -a (El Greco*, le Greco*). Domenikos Theotokopulos margolariaren goitizena.

 

Grenelle. Frantziako Gobernuaren eta gizarte eragileen arteko negoziazio eta elkarrizketak. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

 

Grenobleko Unibertsitatea, -a. Grenoble-Alpeak Unibertsitatea ere deitua.

 

grexit. Grezia eurotik ateratzea. Bost urterako 'grexit'-a proposatu zuen.

 

Grial Santua, -a; Graal Saindua, -a.

 

grill. h. erretoki.

 

griot. Afrika mendebaldean, ahozko tradizioko istorioak belaunaldiz belaunaldi transmititzen dituen kontalaria.

 

gripe espainiarra, -a.

 

groove.

 

grosso modo (a grosso modo*). Latinez, 'oro har'. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

 

Grossschartner, Felix (Felix Grosschartner*). Alemanez, 'Großschartner'.

 

groupie. h. jarraitzaile.

 

groupware, elkarlanerako software. Sare informatiko berean konektatutakoek dokumentazio eta sistema bera erabili ahal izateko softwarea.

 

Gu ere bai!. Euskal selekzioen aldeko egitasmoa.

 

guai (guay*). Lagunarteko hitza, Hegoaldekoa. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

 

guardia 1. h. zaintza, zaintzaldi. Baina 'guardiako epaitegiak'. Zaintzako postuak.

 

guardia 2. h. zaintzaile, udaltzain, foruzain, basozain, mugazain, zinpeko zaintzaile...

 

Guardia Suitzarra, -a. Vatikanoko indar militarra.

 

Guardia Zibila, -a (Goardia Zibila*). Erakundeaz mintzatuz, letra larriz; kideez aritzeko, xehez. Guardia Zibileko bi kide. Bi guardia zibil.

 

guda. h. gerra.

 

gudu. Gudaldia, bataila.

 

Guevara, Che (Che Gebara*, Txe Gebara*). Egiazko izena: Ernesto Guevara. Biak adierazi nahi izanez gero, kontuz hurrenkerarekin. Ernesto Che Guevara*[e.] Ernesto Guevara, Che.

 

Guggenheim museoa, -a.

 

Guinness liburua, -a.

 

gulag. Sobietar Batasuneko kontzentrazio esparrua.

 

guraizea. Klix-klax, kras-kras.

 

guraizearena egin. Kamioiek izan ohi duten istripu mota.

 

guraso. Pluralean erabili ohi da, baina singularra ere zilegi da. Guraso bakarreko familiak.

 

gurasoen betoa, -a. (es: pin parental).

 

GuraSOS.

 

gurdia. Karranka.

 

Gure Esku. Gure Eskuren iritzia*[e.] Gure Esku-ren iritzia.

 

Gure Hizkuntzak Bizi Daitezen (Pour que Vivent nos Langues*). Hizkuntza gutxituen aldeko elkartea.

 

Gureak. Euskal preso politikoen senideen elkartea. Senideak taldearekin bat egin, eta 2001ean desegin zen. Hobe ez deklinatzea. Gureak-ek ohar bat kaleratu zuen*[e.] Gureak taldeak ohar bat kaleratu zuen.

 

gurpil aulki, aulki gurpildun (gurpildun aulki*). Gurpil aulkiko saskibaloia.

 

gurpil gaineko eski (rolleski*).

 

gurpilean joan (gurpilera joan*). Txirrindularitzan, aurrekoari segitzea tarterik utzi gabe. Mercado gurpilean joan da.

 

guru. Sukaldaritza berriaren gurua.

 

Gurutzada Ebanjelikoetako Ordena Sekularra, -a. Erlijio ordena.

 

gurutze bide. Kalbarioa.

 

Gurutze Gorria, -a.

 

gurutzegrama* e. hitz gurutzatu. Atsegin du egunkariko hitz gurutzatuak egitea.

 

Gurutzetako ospitalea, -a (Kruzes*, Cruzes*).

 

gusturen (gustuen*). 'Gustura' hitzaren superlatiboa. Pirinioetan egoten nintzen gustuen*[e.] Pirinioetan egoten nintzen gusturen.

 

gutiz gehienak (guztiz gehienak*). Ia denak.

 

gutxi gorabehera.

 

gutxien. Aditza singularrean erabiltzen da. Sozialistek bildu dituzte boto gutxien*[e.] Sozialistek bildu dute boto gutxien.

 

gutxieneko. Frantziako gutxieneko soldata. Gutxieneko zerbitzuak. Gutxieneko errespetua.

 

gutxiengo. Gutxiengo etnikoen etorkizuna.

 

gutxiengo etnikoak. Ikus 'Deontologia' atala.

 

guzti hau*, guzti hori*, guzti hura* e. hau guztia, hori guztia, hura guztia.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa