HIZTEGIA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

Ja!. Bilboko jaialdia.

 

ja, ja, ja* e. kar-kar(-kar).

 

jabalina* e. xabalina.

 

Jabierada* e. Xabierraldia, -a.

 

jacuzzi. Hidromasajerako bainuontzia.

 

jadanik, jada, ja. Gehiegi erabiltzen dira. Askotan, hobe da esaldia aditz partizipioari '-ak', '-rik' edo '-ta' erantsirik osatzea. Jadanik bukatu duzu liburua*[e.] Bukatua duzu liburua / Bukaturik daukazu liburua / Bukatuta daukazu liburua. // Jadanik esan du nora joango den*[e.] Esana du nora joango den / Esanik dauka nora joango den / Esanda dauka nora joango den. // Ekainaren 11n, 17:00etan jadanik jendez lepo zegoen Zurriolako hondartza*[e.] Ekainaren 11n, 17:00etarako jendez lepo zegoen Zurriolako hondartza.

 

Jahveh (Yahveh*). Hebrearrek Itun Zaharrean beren jainkoari ematen dioten izena.

 

jaiak. Jaien izenak batera idazten dira: 'sanferminak' (san ferminak*), 'sanantonioak' (san antonioak*). Santuen izenak, larriz eta bereiz: 'San Fermin bestak', 'San Antonio festak'. Tokian tokikoa errespetatuz ematen ditugu festen izenak; esaterako, toki batzuetan 'santamasak' ospatzen dituzte (Arrasate); beste batzuetan, 'santomasak' (Azpeitia); eta bestetzuetan, 'San Tomas eguna' (Donostia). Nolanahi ere, beti ahaleginduko gara forma estandarrak erabiltzen; esaterako, 'sanjoanak' idatziko dugu, eta ez 'sanjuanak'.

 

jaiegun, lanegun.

 

jaima* e. haima.

 

jaiotegun (jaiotza data*).

 

jaiotza data* e. jaiotegun.

 

jaiotza multiple, erditze multiple.

 

jaiotza tasa.

 

jaiotzazale (belenista*).

 

jaitsi 1. Kopuruez mintzatuz, 'zenbat jaitsi' erabiltzen da, ez 'zenbatean jaitsi'*. Orobat jokatzen da 'murriztu', 'apaldu' eta gisako aditzekin. Inflazioa %0,1ean jaitsi zen uztailean AEBetan*[e.] Inflazioa %0,1 jaitsi zen uztailean AEBetan.

 

jaitsi 2. Ez erabili 'Internetetik hartu / ekarri' esateko. Internetetik musika eta filmak jaisteari buruzko lege proposamena*[e.] Internetetik musika eta filmak hartzeari buruzko lege proposamena.

 

Jaka Horiak, -ak (Txaleko Horiak*). Frantzian sorturiko mugimendua. Kolektiboaren izena letra larriz idazten da; kideak aipatzen direnean, letra xehe etzanez.

 

jakin. Hizkuntzez mintzatuz, 'euskaraz / ingelesez jakin' esaten da Hegoaldean. Iparraldean, 'euskara / ingelesa jakin' ere erabiltzen da.

 

jakin badaki. Gehiegikeria da 'badaki' arrunta adierazteko erabiltzea. Jakin, badaki, baina ahaztu egiten zaio. // Jakin badakit zer ordutan den trena, eta, beraz, garaiz ibiliko naiz*[e.] Badakit zer ordutan den trena, eta, beraz, garaiz ibiliko naiz.

 

jakin-min (jakinmin*).

 

jakitera eman* e. jakinarazi, adierazi. Mendizabalek eman du jakitera*[e.] Mendizabalek jakinarazi du.

 

jakitun. Kontuz esaldia jostean: '-en jakitun' esan ohi da. Taldearen arazo larriez jakitun*[e.] Taldearen arazo larrien jakitun.

 

jale. Hitz elkartuetan, batera idazten da ihartua badago, salbu 'barazki jale'. Alejale, azpijale, belarjale, bihijale, gibeljale, gizajale, haragijale, intsektujale, inurrijale, jainkojale, orojale, paperjale, sarraskijale.

 

jam session (jam sesio*). Musikan, inprobisazio saioa.

 

janari furgoneta (foodtruck*).

 

janari laster (fast food*).

 

jandarma* e. jendarme.

 

jantzi. Kontuz esaldia jostean. Baserritarrez jantzi ginen*[e.] Baserritar jantzi ginen.

 

jantzigela (kamerino*).

 

jardin. h. lorategi.

 

jardun. 'Nor' saileko aditzak zein 'nor-nork' sailekoak hartzen ditu. Gogor jardun zuen lanean. Gogor jardun zen lanean.

 

jardunaldi jarraitu. Lan munduan, etenik gabeko jardunaldia (es: jornada continuada, jornada continua; fr: journée anglaise, journée continue).

 

jardunaldi trinko. Lan munduan, normalean baino lanordu gutxiago duen lanaldia, udan egin ohi dena (es: jornada intensiva; fr: horaire comprimé).

 

jarduneko alkate, jarduneko presidente... (funtzioetako alkate*).

 

jarraipen. Grebez eta gisakoez mintzatuz, hobe 'oihartzun', 'arrakasta', 'erantzun'. Komunikabideen lanaz aritzean, gogoan izan '-en berri eman', 'kontatu' eta abar. Grebak jarraipen handia izan du*[e.] Grebak oihartzun handia izan du. // Lasterketaren jarraipen zabala egingo du*[e.] Lasterketaren berri luze eta zabal emango du.

 

jarraitu 1. Maiz aski, '-ri jarraitu' erabili ohi da 'bide', 'eredu', 'etsenplu', 'agindu', 'ohitura' eta gisako hitzekin. Ezkerreko bidea jarraitu nuen*[e.] Ezkerreko bideari jarraitu nion.

 

jarraitu 2. Ez erabili 'kasu egin', 'ikusi', 'entzun' edo 'aztertu' adierazteko. Telebistatik jarraitu zuten partida*[e.] Telebistan ikusi zuten partida. // Jarraitu duzu legebiltzarrean izaniko eztabaida?*[e.] Kasu egin diozu legebiltzarrean izaniko eztabaidari? // AEBetako presidente izateko lehia jarraitzen ari den aditu bat*[e.] AEBetako presidente izateko lehia aztertzen ari den aditu bat.

 

jasan. Kontuz kalkoekin. Etengabeko aldaketak jasaten ari da garraioa*[e.] Etengabe aldatzen ari da garraioa.

 

jasangarritasun. Oreka ekologikoaz mintzatzeko, sinonimoa du 'iraunkortasun'.

 

jaso. Gehiegi erabiltzen da. Zinegotziak irain «larriak» jaso zituen oposizioko kideen eskutik*[e.] Zinegotziari irain «larriak» egin zizkioten oposizioko kideek. // Buruan tiro bat jaso zuen Orion azaldutako hilotzak*[e.] Buruan tiro bat zuen Orion azaldutako hilotzak.

 

jatorri izen (jatorrizko izendapen*). Sor-marka.

 

jatorrizko herrialde* e. jatorri, sorterri.

 

jatorrizko izendapen* e. sor-marka, jatorri izen.

 

jaungoiko. h. jainko.

 

Jaurlaritza, Eusko Jaurlaritza. Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuari bakarrik deritzo 'Jaurlaritza'.

 

jaurtigai (proiektil*).

 

jaurtiketak. Hona hemen atletismokoak: diskoa (disko jaurtiketa), mailua (mailu jaurtiketa), pisua (pisu jaurtiketa), xabalina (xabalina jaurtiketa).

 

jausi. Erori. Lur jausia, elur jausia.

 

jauzi. Salto, salto egin. Atletismoko jauziak: gorako jauzia (altuera jauzi*), jauzi hirukoitza, luzerako jauzia, pertika jauzia. Ur jauzia.

 

jauzi ohol. Tranpolina, gimnastikan eta beste kirol batzuetan erabiltzen den tresna.

 

jazarri. Aditz laguntzaileak 'nor-nori' zein 'nor-nori-nork' sailekoak izaten ditu. Gogor jazarri du*[e.] Gogor jazarri zaio / dio.

 

jazinto* e. hiazinto.

 

jazz, jazz band, jazz jaialdi, jazz kantari, jazz musikari, jazzaldi.

 

jeans. Jeans galtzak.

 

jeep. Auto mota.

 

Jehovaren Lekukoak, -ak. Taldeaz ari garenean, letra larriz; taldeko kideak, xehez. Gero eta indar handiagoa du Jehovaren Lekukoak taldeak. Jehovaren bi lekuko etorri zitzaizkidan etxera.

 

jeinu 1. Trebetasuna. Idazteko jeinu izugarria zuen.

 

jeinu 2. Iratxoa, izaki alegiazkoa. Lanparako jeinua.

 

jeke* e. xeke.

 

Jemaah Islamiya (Jamaa Islamia*, Jemaa Islamija*).

 

jena* e. henna.

 

jendarme (gendarme*).

 

Jendarmeria. Frantziako polizia erakundea.

 

jendarmeria. Polizia etxea.

 

jendarte. Jendaurrea, lagunartea. BERRIAk ez du erabiltzen 'gizarte' adierazteko. Adiera horrekin, inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

 

jeneral (general*). Armadako kargua.

 

jeneralista (generalista*). Egunkari espezializatuak eta jeneralistak.

 

jenio 1. Aiurria. Jenio bizikoa da, baina on puska.

 

jenio 2. Gaitasun ezohikoa duen pertsona, besteen gainetik gailentzen dena. Ada Lovelace jenio bat zen.

 

jentilizio* e. herritar izen.

 

jerarkia*, jerarkiko* e. hierarkia, hierarkiko.

 

Jerez. Espainiako hegoaldeko hiria.

 

jeroglifiko 1* e. hieroglifo. Izena da. Gogoko ditu hieroglifoak.

 

jeroglifiko 2* e. hieroglifiko. Izenondoa da. Idazkera hieroglifikoa.

 

jesarri (jezarri*).

 

Jesu Kristo edo Jesus Nazaretekoa, -a (Jesukristo*).

 

jesuita, jesulagun (josulagun*).

 

jet. Hegazkin mota.

 

jet lag. Hegaldi luzeetan ordutegi aldaketak sorturiko ondoeza.

 

jezarri* e. jesarri.

 

jigante (gigante*). h. erraldoi.

 

Jihad Islamikoa, -a (Yihad Islamikoa*).

 

jihad, jihadista (yihad*). Musulmanen gerra santua; hartan aritzen dena edo hari dagokiona. Jihad Islamikoa.

 

jihadismo. Jihadisten mugimendua.

 

jite. Izaera.

 

joaldun 1. Animaliei buruz mintzatuz, joarea duena. Joaldun bat hil da Iruñeko entzierroan.

 

joaldun 2. Zubietako eta Iturengo inauterietako pertsonaia, joarea astinduz ibiltzen dena.

 

Joan Gurutzekoa, -a (Gurutzeko Joan*, Juan de la Cruz*).

 

Joana Arcekoa, -a (Jeanne D'Arc*, Juana de Arco*).

 

jockey. Lasterketetako zaldizkoa.

 

jogging egin* e. korrika egin, lasterka egin.

 

jogurt (yogur*).

 

Joko Olinpiko* e. Olinpiar Joko.

 

joku* e. joko.

 

jolastu, jostatu. Aditz laguntzailea 'nor' sailekoa da, ez 'nor-nork'. Gogoan izan kiroletan 'jokatu' egiten dutela, ez 'jolastu'. Etxe aurrean jolastu dugu*[e.] Etxe aurrean jolastu gara.

 

jole. Jotzailea.

 

Jomeini* e. Khomeini.

 

jomuga (jo-muga*).

 

jonki (yonki*, junkie*). Heroinazalea. Batez ere lagunarteko hizkeran erabiltzen da; erregistro neutroan, hobe 'heroinazale'.

 

Josef Bonaparte (Joseph Bonaparte*, Jose Bonaparte*).

 

josulagun* e. jesuita, jesulagun.

 

jotzaile. Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, marratxorik gabe zein marratxoz idatz daitezke 'arrabita jotzaile', 'bateria jotzaile', 'biolin jotzaile', 'danbolin jotzaile', 'gaita jotzaile', 'gitarra jotzaile', 'pandero jotzaile', 'piano jotzaile', 'saxofoi jotzaile', 'soinu jotzaile' eta halakoak. BERRIAk bereiz idatziko ditu horrelakoak, marratxorik gabe.

 

jubenil* e. gazte. Kiroletako kategoria. Gainerakoak ikusteko, jo 'kiroletako kategoriak' sarrerara.

 

jubilatu*, jubilazio* e. erretiratu, erretiroa/erretreta hartu. Erretiro aurreratua hartzeko gogoz nago.

 

jubileu (jubileo*). Kristauentzat, urte santua.

 

judizializatu. Auzitegietara eraman bestela konpon daitezkeen auziak, batez ere politikari dagozkionak. PSE-EEk uste du PP «politika judizializatu» nahian dabilela.

 

judo, judoka. Kategoriak: estraarin, erdiarin, arin, erdiertain, ertain, erdiastun, astun.

 

judu (judutar*). Abrahamen ondorengoen herriko kidea; judaismoari atxikirik dagoena. Ez nahasi 'israeldar' eta 'sionista' kontzeptuekin.

 

judutar* e. judu.

 

jumbo. Hegazkin mota.

 

junior. Zenbait kiroletan, juniorren maila dago gazteen eta helduen artean.

 

Junts Per Catalunya. Laburturik, 'JxC'. JxCren erabakiaren zain.

 

jurado 1* e. epaimahai, epaimahaiko.

 

jurado 2* e. zinpeko. Zinpeko itzultzailea, zinpeko zaintzailea.

 

jurta (yourta*, yurta*). Asia erdialdeko herri nomada batzuen kanpadenda modukoa.

 

justizia konpontzaile (justizia errestauradore*). Biktimari eginiko kaltea konpontzen duen justizia.

 

justizia trantsizionala, -a.

 

juzku, juzkatu* e. juzgu, juzgatu.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa