HIZTEGIA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

Wadden itsasoa edo Frisiako itsasoa (Waden itsasoa*).

 

wahabismo, wahabista. Islamaren adar bat, Saudi Arabian sortua; haren jarraitzailea.

 

walkie-talkie.

 

walkiria. Germaniar mitologiako jainkosa.

 

walkman.

 

Wall Street. New Yorkeko burtsa dagoen kalea. Hedaduraz, Ameriketako Estatu Batuetako finantza mundua.

 

waterpolo.

 

watt (batio*, vatio*).

 

wattmetro (wattimetro*).

 

web ilun. Web sakonaren parte bat, ohiko nabigatzaileekin ezin bistara daitekeena. Legez kanpoko eduki eta merkatuak ditu, besteak beste.

 

web kamera, webcam. Ordenagailuari lotutako kamera txikia.

 

web orri, web orrialde. Web orriek webgunea osatzen dute.

 

web posta (webmail*). Nabigatzaile bitartez bakarrik har eta bidal daitekeen posta elektronikoa.

 

web sakon. Bilatzaileek ezin indexa ditzaketen web orrien multzoa. Askotariko web orriak biltzen ditu: intranetak, posta elektronikoko atariak, informazioa hodeian sartzekoak, eta abar.

 

webdok. Internet bidez ikusteko, irakurtzeko edo entzuteko eginiko dokumentala.

 

webgune, web. (en: website; es: sitio web) Webguneak web orriz osaturik daude. Webguneen izenak letra etzanez idazten dira, eta webguneen helbideak ere bai. Proba ezazu 'Zoomr' ('www.zooomr.com'). Kontuan hartzekoa da 'Photobucket' ('www.photobucket.com'). Lehen aldiz 'Erabili.com'-en irakurri zuen.

 

webinar. Mintegi multimedia, normalean interaktiboa, sarean egiten dena.

 

webmaster. Webgune baten kudeatzailea, emakume nahiz gizon.

 

websail (webserie*). Interneterako ekoizten den fikziozko saila.

 

welter. Boxeoko kategoria.

 

western. Far West edo Mendebalde Urrunean giroturiko filma.

 

Westminster. Londresko alde historikoa. Han dago Erresuma Batuko Parlamentua. Westminsterko abadia.

 

whatsapeatu*, whatsappeatu* e. 'whatsapp' bat bidali, 'whatsapp'-ak idatzi, Whatsappen ibili / aritu...

 

Whatsapp 1. Berehalako mezuetarako aplikazioa. Whatsappen aritu ginen.

 

whatsapp 2. Letra xehe etzanez idatzirik, Whatsapp zerbitzuaren bitartez bidalitako mezua. Gaur 'whatsapp' bat bidali diot.

 

whiski, whiskitegi.

 

whistleblower. h. barneko informatzaile, barneko salatzaile...

 

wifi (Wi-FI*). Sare informatikoetako teknologia haririk gabea.

 

wiki. Elkarlanean edukiak sortu eta lantzeko aplikazioa.

 

Wikileaks.

 

Wikipedia.

 

windsurf, windsurflari.

 

wiphala (wipala*). Andeetako herrien bandera, zazpi kolorez osatua.

 

wolfram (wolframio*).

 

work in progress. Oraindik lantzen ari den sorkaria, produktua edo lana.

 

World Press Photo Story. Argazki erreportaje edo sorta bati emandako World Press Photo saria.

 

WWOOFer* e. WWOOF programako kide.

 

WWOOFing* e. WWOOF programan parte hartu.

 

www.berria.eus. Etzanez idazten da, eta deklinabidea marratxoz lotzen zaio, etzanik gabe.

 

www.berriketan.info. Etzanez idazten da, eta deklinabidea marratxoz lotzen zaio, etzanik gabe.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa