HIZTEGIA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

Valdezcaray. Errioxako eski estazioa, Ezkaraitik hurbil dagoena.

 

vallenato (ballenato*). Musika mota.

 

vamp. Filmetan, emakume rol bat, 'femme fatale'-ren tankerakoa. Hollywood zaharreko 'vamp' haiek.

 

Varufakis, Giannis (Varoufakis*). Politikari greziarra.

 

Vasco-Navarro trena, -a.

 

vatikanizatu, vatikanizazio (vatikanoartu*).

 

Vatikanoko II. Kontzilioa, -a.

 

vatio* e. watt.

 

vaudeville (bodebil*). Ikuskizun mota.

 

Vecchia Signora. Hala deitzen diote Juventus futbol taldeari.

 

vedette. Ikuskari batzuetako emakume protagonista.

 

Velux 5 Ozeano estropada (Velux 5 Oceans*).

 

vendetta* e. mendeku.

 

Veneziako Biurtekoa, -a (Biennale*).

 

venus. Eskultura mota. Oro har aritzean, letra xehez eta izen arrunt gisa deklinaturik. Eskultura jakin batan izendapen ihartuetan, berriz, letra larriz eta izen berezi gisa. Munduko venus zaharrena aurkitu dute Alemanian. Venus Willendorfekoa 11 zentimetro da luze.

 

Venus edo Artizarra, -a.

 

Venus Miloskoa, -a (Miloko Venusa*).

 

verismo. XIX. mendearen amaierako arte eta literatura mota, Italian sortua. Opera eskola bat ere bada.

 

vermouth*, vermut* e. bermut.

 

Verne, Jules (Julio Verne*).

 

Veronese, Paolo (El Verones*, Paul Veronese*).

 

versus. Oso neurrian erabiltzekoa. Laburdura 'vs' da, punturik gabe.

 

Vespuzio, Ameriko (Vespucio*).

 

vibrato (bibrato*). Musika tresnaren soinua edo ahotsa dardaratuz lortzen den efektua.

 

Viet Cong, Viet Minh (Vietcong*, Vietminh*).

 

vikingo* e. bikingo.

 

Viktoria Eugenia (Victoria Eugenia*). Donostiako antzokia.

 

viktoriar. Ingalaterrako erregina Viktoria I.ari edo haren garaiari dagokiona. Gizarte viktoriarrak itoa.

 

Villasuso jauregia* e. Goiuri jauregia. Gasteizko biltzar jauregia.

 

vintage. Garai bateko objektu batez mintzatuz, berriro erabiltzen hasten dena, arrazoi estetikoengatik.

 

viola da gamba. Harizko musika tresna.

 

vis à vis* e. aurrez aurreko, bisean biseko. Bisean biseko bisita.

 

visa* e. bisa. Herrialde batzuetan sartzeko behar den agiria.

 

Vistula (Vistule*, Wisla*). Poloniako ibaia.

 

vivace. Tempo bizia (allegroaren eta prestoaren artekoa); tempo horretan jotzen den musika lana.

 

Vixnu (Vishnu*, Vishnou*).

 

vodka. Edari alkoholduna.

 

voleibol* e. boleibol.

 

volley-ball* e. boleibol.

 

volt (boltio*, voltio*).

 

Volta. Kataluniako txirrindulari itzulia.

 

voltmetro (voltimetro*).

 

Vox (VOX*). Espainiako alderdi ultraeskuindarra.

 

vox populi. Ia guztientzat ezagun dena. Latinez, 'herriaren ahotsa'.

 

voyeur, voyeurismo.

 

VTT* e. mendiko bizikleta.

 

Vuelta. Espainiako txirrindulari itzulia.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa