HIZTEGIA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

C's. Espainiako Ciudadanos alderdiaren izenaren forma laburtua. C's-en emaitza kaskarra.

 

cabaret* e. kabaret.

 

cachet* e. ordainsari.

 

cacique* e. jauntxo, kazike.

 

caciquismo* e. jauntxokeria, kazikismo.

 

caddie. Golfean, jokalariaren laguntzailea.

 

Cadizko Unibertsitatea, -a.

 

Caengo Unibertsitatea, -a. Caen-Normandiako Unibertsitatea ere deitua.

 

caipirinha (caipiriña*, kaipiriña*). Edari mota.

 

Caixabank.

 

Caja Canarias (CajaCanarias*).

 

cajun (kajun*). Mississippi aldeko kultura berezia.

 

Calahorra (Kalagorria*). Errioxako herria.

 

calandreta (kalandreta*). Okzitanieraz erakusten duen eskola.

 

Calcio. Italiako futbol liga.

 

Cambio 16. Espainiako aldizkaria. Honela irakurtzen da: /cambio dieciséis/.

 

Cambridgeko Unibertsitatea, -a (Cambridge Unibertsitatea*).

 

camembert. Gazta mota. Zuri ez zaizu askorik gustatzen camemberta.

 

cameo (kameo*). Pertsona ospetsu batek film edo telesail batean eginiko agerraldi laburra.

 

Camorra. Napoliko mafia.

 

Camp Nou (Nou Camp*). Bartzelona futbol taldearen estadioa.

 

campus (kanpus*).

 

candomblé. Brasilgo sinesmen multzo bat.

 

Canigo (Canigou*). Pirinioetako mendi bat da.

 

cannabis* e. kalamu, marihuana.

 

cantaor* e. flamenko kantari.

 

cante hondo. Andaluziako herri musika bat da.

 

Capa, Robert (Cappa*).

 

capo* e. (mafiako) buru, aitajaun.

 

capoeira. Brasilgo dantza mota.

 

captcha. Informatikan, makinak eta pertsonak bereizteko sistema, eskuarki hitzen irudi desitxuratuak erabiltzen dituena.

 

carabinieri. Italiako Poliziako kidea.

 

carioca. Rio de Janeirokoa. Ez erabili 'brasildar' adierazteko.

 

Cartagenako Unibertsitate Politeknikoa, -a.

 

cartel 1* e. kartel. Sektore bereko enpresen batasuna. Petrolioaren kartel nagusiak kontrolatua du merkatua.

 

cartel 2* e. kartel. Droga trafikoan aritzeko taldea.

 

Casa de Campo (Casa del Campo*). Madrilen hiri barruan dagoen parke ezagunena.

 

Casamance (Casamanza*, Casamança*). Senegalgo ibaia eta eskualdea.

 

cash flow. Ekonomian, etekinen eta amortizazioen batura.

 

Casilla (La Casilla*, Kasilla*). Bilboko plaza.

 

castell. Katalunian tradizioz egin ohi den giza dorrea.

 

casteller. Kataluniako giza dorreak egiten dituen talde bateko kidea.

 

Castelloko Jaume I.a Unibertsitatea, -a (Castelloko Jaime I.a Unibertsitatea*).

 

casting 1. Aktoreak, modeloak eta abar aukeratzeko proba. Ez ahaztu 'hautaproba' ere erabil daitekeela.

 

casting 2* e. aktore talde, aktoreen hautaketa... Film honetan dena dago oso zaindua, batez ere castinga*[e.] Film honetan dena dago oso zaindua, batez ere aktoreen hautaketa. // Castinga benetan txapela kentzekoa da*[e.] Aktore taldea benetan txapela kentzekoa da. // Bost puxtarri, beraz, castingaren arduradunentzat* [e.] Bost puxtarri, beraz, aktoreak hautatu dituenarentzat.

 

castrato (castrati*). Musikan erabiltzen da. Castrato baten ahotsa.

 

castrismo, castrista (kastrismo*, kastrista*). Fidel Castrok ezarritako erregimena; haren jarraitzailea.

 

catenaccio. Italiako futbolean, erabateko defentsan oinarrituriko joko eredua.

 

catering. Otorduak prestatzeko eta banatzeko zerbitzua. 'Janari zerbitzua' ere erabil daiteke.

 

caucus. Ameriketako Estatu Batuetako bozketa sisteman, presidentegaiak aukeratzeko biltzarra.

 

cava. Kataluniako xanpaina.

 

cayuco* e. ontzi, txalupa.

 

cc. Ibilgailuen zilindroak adierazteko sinboloa. Punturik gabe idazten da, eta marratxoz lotzen zaio kasu marka. 250 cc.-tan, Hector Barbera izan zen bizkorrena*[e.] 250 cc-koan, Hector Barbera izan zen bizkorrena. // Gabor Talmacsi txapeldunak egin zuen denborarik onena 125 cc.-etan*[e.] Gabor Talmacsi txapeldunak egin zuen denborarik onena 125 cc-koan.

 

Ceausescu, Nicolae (Ceucescu*).

 

Celaya, Gabriel. Goitizena izanik, ez da idazten euskal grafiaz.

 

Celsius (Celsio*, Zelsius*).

 

Cesar sariak. Frantziako zinema sariak.

 

chacarera. Argentinako dantza.

 

Chamberyko Unibertsitatea, -a. Savoia Mont Blanc Unibertsitatea ere deitua.

 

Champions League* e. Txapeldunen Liga.

 

chanson française. Edith Piaf eta 'chanson française'-ko beste kantari batzuk.

 

chantilly (txantilli*, txantili*). Esne gain harrotu azukreduna.

 

charter hegaldi. Garraio zerbitzu berezia.

 

chauvinismo, chauvinista (xobinismo*, xobinista*).

 

checkpoint* e. kontrolgune.

 

chef. Sukaldariburua.

 

Chernobil elkartea, -a. EAEko taldea, Txernobylgo zentral nuklearraren hondamenak kate egindakoei laguntzeko sortua.

 

cherokee* e. txeroki.

 

chic. Dotorea, sofistikatua.

 

Chicagoko Unibertsitatea, -a.

 

chicano* e. txikano.

 

chiita* e. xiita.

 

chill out. Musika mota.

 

chip* e. txip.

 

Cho, Mohamed-Ali (Mohamed Ali Cho *).

 

choucroute (txukrut*, xukrut*). Europa erdialdean aza erabiliz egiten duten jakia.

 

Christophe Colomb* e. Kristobal Kolon.

 

Chromecast. Multimedia edukiak transmititzeko gailua, Googlek sortua.

 

cicerone (zizerone*).

 

cinéma vérité.

 

clash. Rapean, trapean eta beste musika genero batzuetan, bi kantariren arteko ika-mika. 'Beef' ere deitzen zaio.

 

Clermont-Auverniako Unibertsitatea, -a.

 

clown. Pailazo mota.

 

coach*, coacher* e. entrenatzaile, aholkulari, trebatzaile.

 

coaching* e. entrenatu, entrenamendu, trebatu, trebakuntza.

 

cocktail* e. koktel.

 

Codex Calixtinus; Kalistoren Kodexa, -a.

 

collage. Arte plastikoetako teknika.

 

Colomb, Christophe* e. Kolon, Kristobal.

 

Colon, Cristobal* e. Kolon, Kristobal.

 

Colorado Alderdia, -a. Paraguaiko alderdi politikoa.

 

comanche* e. komantxe.

 

Comete sarea, -a.

 

Comillas Eliz Unibertsitatea, -a (Comillasko Unibertsitate Pontifizioa*).

 

Commedia dell'Arte. Italian sorturiko antzerki mota.

 

Commonwealth. Nazioarteko erakundea, 53 estatu burujabek osatua. Mozambike izan ezik, kide guztiak Britainiar Inperioari lotuak egon ziren.

 

community manager. h. komunitate kudeatzaile.

 

compact disk* e. disko konpaktu.

 

comuns. Hobe 'Catalunya en Comukoak', edo, laburrago, 'Comukoak'.

 

conselleiro* e. kontseilari, sailburu. Galiziako Gobernuko kargua.

 

conseller* e. kontseilari, sailburu. Kataluniako Generalitateko kargua.

 

conseller en cap* e. kontseilari nagusi. Kataluniako Generalitateko kargua. 2005eko martxoan, kontseilari nagusi kargua kendu eta lehen kontseilari kargua sortu zuten.

 

conseller primer* e. lehen kontseilari. Kataluniako Generalitateko kargua, 2005eko martxoan kontseilari nagusi kargua ordezkatu zuena.

 

container* e. kontainer, edukiontzi.

 

contra. Nikaraguan, sandinismoaren aurkako organizazio armatua; bertako kidea.

 

convergent. Kataluniako Convergencia alderdiko kidea izandakoa.

 

convoy* e. konboi.

 

cookie. Informatikan bakarrik erabiltzekoa.

 

cool jazz. Musika mota.

 

COP21, COP25.... Klima aldaketari buruz NBEk egiten dituen biltzarrak izendatzeko modua. COP21 biltzarra 2015ean izan zen, eta COP25, berriz, 2019an.

 

Copernicus. Europako Batasunak klima aldaketa aztertzeko sorturiko zerbitzua.

 

copyright, copyleft.

 

corpore insepulto (de corpore insepulto*). Latinez, 'gorpua bertan dela', 'gorpua ehortzi gabe dagoela'. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

 

corpus (korpus*). Latinetik datorren arren, ez da letra etzanez idazten, Euskaltzaindiaren Hiztegian sartua baitago.

 

Corpus eguna, -a. 'Bestaberri', 'Gorpuzti' eta 'Gorputz eguna' ere esaten zaio.

 

corralito. Jatorriz, Argentinako Gobernuak 2001ean harturiko neurri ekonomikoak; hedaduraz, banku eta aurrezki kutxetan utzitako dirua nahi bezala eskuratu edo mugitzeko debekua.

 

Coruñako Unibertsitatea, -a (A Coruñako Unibertsitatea*).

 

Cosa Nostra. Siziliako mafia.

 

couche paper.

 

country. Musika mota. Musika countrya*[e.] Country musika.

 

couscous* e. kuskus. Jaki mota.

 

Covadongako aintzirak (Lagos de Covadonga*, Lagos*). Bi dira: Enol eta Ercina.

 

COVID ziurtagiria, -a. Izen ofiziala 'EBko COVID ziurtagiri digitala' da. Inoren esanetan, erabiltzekoa da 'COVID pasaportea' ere.

 

COVID-19 gaitza. SARS-CoV-2 koronabirusak eragindako gaixotasuna. Laburturik, 'COVIDa'. COVID-19 gaitza edo COVID-19a. Gaur, 48 COVID-19 kasu atzeman dituzte.

 

cowboy. Ang Lee, cowboyen munduko maitasun istorio homosexual bat kontatzen ausartu zen lehen zuzendaria.

 

coworking. Lan sistema kooperatiboa, profesional independenteen arteko elkarlana bultzatzen duena. 'Lan kooperatibo' ere esaten zaio.

 

crack 1. Droga mota.

 

crack 2* e. izar, jokalari erabakigarri. Kiroletan.

 

cracker. Besteren informatika sistemetan sartzen dena, lapurtzeko edo kalte egiteko.

 

crash (crack*). Ekonomian, finantza merkatuaren beheraldi erabatekoa. 1929ko 'crash' latza.

 

crawl. Igeriketa estilo librea.

 

crepe* e. krepe.

 

CRISPR-Cas9 (CRISPR/Cas9*).

 

Cristobal Colon* e. Kristobal Kolon.

 

criterium* e. kriterium. Kirol proba.

 

Cro-Magnongo gizakia, a (cromagnon*, Cro-Magnongo gizona*). Laburtu behar izanez gero, 'cro-magnonak' erabil daiteke.

 

croissant (kruasan*, kroasan*).

 

cromlech (kromletx*). Harrespila.

 

crossfit. Entrenatzeko metodoa, zenbait kirol diziplina batzen dituena.

 

croupier. Kasinoko langilea, partidak gidatzeaz arduratzen dena.

 

crowdfunding* e. finantzaketa kolektibo.

 

crowdsourcing. Lankidetza mota, partaide askoren parte hartzean oinarritua, eta irekia izan ohi dena. Wikipedia da horren erakusgarri bat.

 

cruising. Toki publikoetan sexu harremanak izatea, normalean ezezagunen artean.

 

cucon piper.

 

Cuidados Dignos fundazioa, -a.

 

culotte* e. kulot. Kulota hautsi zaio.

 

cum laude. Latinezko esapidea izanik ere, ez da letra etzanez idazten, Euskaltzaindiaren Hiztegian sartua baitago.

 

cumbia (kunbia*). Musika mota.

 

curaçao. Karibeko likorea.

 

CureVac.

 

curling. Neguko olinpiar kirola.

 

curriculum (kurrikulum*). Latinetik datorren arren, ez da letra etzanez idazten, Euskaltzaindiaren Hiztegian sartua baitago.

 

curry (kurri*).

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa