HIZTEGIA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

nabarmen utzi 1. Begien bistan utzi.

 

nabarmen utzi 2. Barregarri edo lotsagarri utzi.

 

nabarrismo, nabarrista. Nafarroa Garaiaren nortasuna Espainiaren barnean garatu eta Euskal Herriko beste herrialdeetatik bereizi nahi duen jarrera politikoa; haren jarraitzailea.

 

nabigatzaile (nabigari*).

 

nacelle. h. kaxa, makineria kaxa. Haize errotetan, ardatza, sorgailua eta beste dauden kaxa.

 

Nafar Lansare (Nafar Lan Sare*). Nafarroako enplegu zerbitzua.

 

Nafarroa Arena (Navarra Arena*).

 

Nafarroa Beherea, -a (Behe Nafarroa*). 'Baxenabarre' ere erabiltzen da.

 

Nafarroa Behereko eskualdeak. Agaramont, Amikuze, Arberoa (Arbela*), Baigorri-Ortzaize, Garazi, Oztibarre.

 

Nafarroa Berriz Altxa.

 

Nafarroa Garaiko merindadeak. Erriberri, Iruñea (-a), Lizarra, Tutera eta Zangoza.

 

Nafarroa Oinez. Nafarroako ikastolen jaia. Deklinatzean, marratxoa erabili. Nafarroa Oinez-era joatekoak gara.

 

Nafarroako Barraketako Industrialarien Elkartea, -a (Nafarroako Industrialari Ferianteen Elkartea*).

 

Nafarroako Erresuma. 2005etik 2011ra arte, Osasunaren futbol zelaiaren izena.

 

Nafarroako Polizien Foru Legea, -a.

 

Nafarroako Tripot Zuriaren Kofradia (Nafarroako Rellenoaren Kofradia*).

 

Nafarroako ubidea, -a (Nafarroako kanala*).

 

Nafarroako Unibertsitatea klinika. 2009ra arte, 'Nafarroako Unibertsitate Klinika' izan zuen izena.

 

nafartar* e. nafar. Nafarroa Beherekoak 'baxenabartar' edo 'Iparraldeko nafar' dira.

 

nafartasun. Nafar izatea.

 

nagusiena. Gehienetan, alferrik erabiltzen da: aski da 'nagusi'. Munduko esportatzaile nagusiena da*[e.] Munduko esportatzaile nagusia da.

 

nagusitasun abusua, nagusitasunaz abusatu. Zigor zuzenbidean erabiltzen da.

 

nagusitasun kuantiko. Ordenagailu kuantikoek gainerakoen aldean duten nagusitasuna.

 

nahi gabe. Nahi izan gabe. Nahigabe egin nuen*[e.] Nahi gabe egin nuen.

 

nahi izan. Ondo bereizi honelakoak: 'egin nahi dut', alegia, nik egingo dut; 'egitea nahi dut', alegia, norbaitek egitea nahi dut.

 

nahian (nahiean*).

 

nahieran 1. Ikus-entzunezkoez mintzatuz, norberak nahi duenean ikusteko aukera izatea.

 

Nahieran 2. EITBren webguneko zerbitzua.

 

nahigabe. Atsekabea. Nahigabe hotz bat sartu zitzaion hezurretaraino.

 

nahikari. Nahia, guraria. Ez nahasi 'nahikeria'-rekin. Euskaraz bizitzeko nahikaria.

 

nahikeria. Nahikari gaitzesgarria. Nahikeria politikoa eta handi-mandien erokeria bat baino ez da. Palestinan palestinarra den edozein gauza ezabatzeko nahikeria sionista.

 

nahita egindako homizidio (borondatezko homizidio*).

 

nahitaez, nahi eta nahi ez (nahitanahiez*).

 

nahiz. Ez da 'eta'-ren sinonimo. Orobatasuna adierazten du; hau da, bat edo bestea berdintsu zaiola hiztunari. Batera nahiz bestera joan, ondo hartuko dute. // Alderdiko presidenteak nahiz idazkari nagusiak bilera egin dute, baina ez dira ados jarri*[e.] Alderdiko presidenteak eta idazkari nagusiak bilera egin dute, baina ez dira ados jarri.

 

naif. Arte estilo soil eta intuizioz egina. Naif estiloa landu zuen Silva Vieirak. Errealitatea modu naif batez jasotzen zuen bere lanetan.

 

nailon* e. nylon.

 

Nakba. Maiatzaren 15a, palestinarrek beren exodoa eta Israelgo Estatuaren sorrera gogora ekartzen dituzten eguna. Arabieraz, 'hondamena' esan nahi du.

 

ñandu. Ostrukaren antzeko hegaztia.

 

nanismo, nano. Hazteko prozesuari eragiten dion sindromea; sindrome hori duena.

 

Nanogunea, -a. Nanozientzia eta nanoteknologia ikertzeko zentroa, Donostiakoa.

 

Naranjo de Bulnes edo Urriellu.

 

narko. h. droga trafikatzaile, narkotrafikatzaile.

 

narkogela. Zaintzapeko gela, toxikomanoei droga hartzeko baldintza higieniko egokiak ematen dizkiena. 'Zaintzapeko kontsumo gela' ere deitzen zaie.

 

narkotrafiko, narkotrafikatzaile. Droga trafiko, droga trafikatzaile.

 

narratu, narratzaile. Literaturaz mintzatuz, kontatu; kontatzen duena.

 

Nasdaq indizea, -a. Teknologia berrien burtsa indizea.

 

Natibitatearen basilika (Natibitate basilika*). Betleemgo basilika.

 

natibo digital. Teknologia digitala sortu eta zabaldu ondorengo giroan hezitako pertsona.

 

National Gallery.

 

natura. Hitz elkartuetan '-a' gal dezake. Natura zientziak. Natura hila.

 

naturagune (natur gune*, naturgune*, natura gune*).

 

Naval (La Naval*). Sestaoko ontziola.

 

Navarrometroa, -a (Nabarrometroa*). Nafarroako aktualitateari buruzko inkesta. Navarrometroaren arabera, aldaketa handia izango da hurrengo hauteskundeetan.

 

Nazio Batuen Agiria, -a (karta*).

 

nazio estatu (estatu-nazio*, estatu nazio*).

 

Nazioarteko Justizia Auzitegia, -a. (en: International Court of Justice; es: Corte Internacional de Justicia edo Tribunal Internacional de Justicia; fr: Cour internationale de justice) Nazio Batuen Erakundeko organo judizial nagusia da. Egoitza: Haga. Ikus 'Europako Justizia Auzitegia' eta 'Giza Eskubideen Europako Auzitegia' sarrerak.

 

nazioarteko zimurtasun indize (zimurtasunaren nazioarteko indize*).

 

Nazioarteko Zinema eta Emakumeak erakustaldia, -a. Iruñeko ekitaldia.

 

nazioartekotu, nazioartekotze; internazionalizatu, internazionalizazio.

 

Naziometroa. -a.

 

nazional 1. Nazioari dagokiona.

 

nazional 2* e. faxista, kolpista. Adiera honetan, inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

 

nazionalitate. Herritartasuna, estatu batekiko lotura juridikoa. Ez nahasi naziotasunarekin.

 

naziotasun. Nazio izatea. Ez nahasi nazionalitatearekin.

 

NBEko Emakumeen Saila, -a (NBE Emakumeak*). (es: ONU Mujeres; fr: ONU Femmes; en: UN Women).

 

Neandertalgo gizakia, -a (Neanderthalgo gizakia*, Neanderthalgo gizona*, Neandertalgo gizona*). Laburtu behar izanez gero, 'neandertalak' erabil daiteke.

 

nebulosak. Hona hemen nebulosa batzuk: Aintzira nebulosa, Arrano nebulosa, Arroseta nebulosa, Barnard begizta, Bumeran nebulosa, Eta Carinae nebulosa / Gila nebulosa, Eraztun nebulosa, Eskimal nebulosa / Pailazo nebulosa, Harea-erloju nebulosa, Hegoaldeko Eraztun nebulosa, Helize nebulosa, Inurri nebulosa, Karramarro nebulosa, Katu-begi nebulosa, Lauki Gorriaren nebulosa, Orion nebulosa, Pelikano nebulosa, Tarantula nebulosa, Zaldi-buru nebulosa.

 

Nefertiti. Antzinaroko Egiptoko erregina.

 

negar gas (gas negar-eragile*).

 

negazionismo, negazionista. Gertakari historiko jakin bat edo batzuk ukatzen dituen mugimendua; haren jarraitzailea. Adolf Hitlerren garaian Alemanian eginiko genozidioa ukatzen dutenak izendatzeko sortu zen terminoa.

 

negoziazio (negoziaketa*).

 

negozioa itxi 1. Negozio batean zerbitzua emateari utzi.

 

negozioa itxi 2* e. negozioa mamitu, tratua egin...

 

negoziolari. Oro har mintzatzeko, ez erabili 'negoziogizon'.

 

negu-udaberriak, udaberri-udak.... Pluralean jokatzekoak dira. Negu-udaberria han pasatuko dugu*[e.] Negu-udaberriak han pasatuko ditugu.

 

negutegi* e. berotegi. Negutegi efektua*[e.] Berotegi efektua.

 

Neiker-Tecnalia. Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea. Laburturik, Neiker.

 

Nekatoenea, -a. Nekatoeneako egonaldiak*[e.] Nekatoeneko egonaldiak.

 

nekazal* e. landa(-), nekazari(-), nekazaritza(-). Nekazal sindikatua*[e.] Nekazari sindikatua, nekazarien sindikatua. // Nekazal turismoa*[e.] Nekazaritza turismoa, landa turismoa.

 

nekazal etxe* e. nekazaritza etxe, nekazari etxe, landetxe...

 

nekazaritza eskola. Agronomia eta abar ikasteko eskola. Ez nahasi baserri eskolarekin.

 

nekazaritzako eta basozaintzako (agroforestal*).

 

neke profesional, akidura profesional; neke emozional, akidura emozional (desgaste profesional*, desgaste emozional*).

 

neke profesionalaren sindromea, -a (burnout syndrome*, burn-out syndrome*).

 

nekea. Ufa.

 

Nemirovsky, Irene (Irene Nemirovski*).

 

neo-. Dagokion hitzari loturik idazten da. Neokapitalista, neoklasiko, neokolonialista, neofaxista, neoinpresionista, neoliberal, neonazi, neoplatoniko, neorrealista...

 

neocon* e. neokontserbadore.

 

neolitiko. Izenondoa da. Arte neolitikoa.

 

Neolitoa, -a. Izena da. Neolitoko artea.

 

neon (neoi*). Neoizko argiak*[e.] Neonezko argiak.

 

Neotec (NEOTEC*).

 

nerabe. Adoleszentea, gaztetxoa.

 

nerbio gas. Suntsipen handiko arma kimikoa. Nerbio sistemari erasaten dio.

 

Nerbioi. Kontuan izan Nerbioi ez dela itsasoratzen: Ibaizabalekin bat egiten du Basaurin. Hortik itsasora doan ibaia ez da Nerbioi, Ibaizabal baizik.

 

neri*, nere* e. niri, nire.

 

neska nerabe (emakume nerabe*).

 

Netanyahu, Benjamin (Benyamin Netanyahou*).

 

netbook. Ordenagailu txiki eramangarria, oinarrizko funtzioak egiteko balio duena.

 

netiketa. Interneten ere gizalegez jokatzeko arau sorta. Esaterako, ez da letra larriz idatzi behar, oihuka ari garela ulertzen baita.

 

neumatiko* e. pneumatiko.

 

neumonia* e. pneumonia.

 

neuroonkologia (neuronkologia*).

 

neurosi (nebrosi*, neurosis*).

 

neurtu 1. Zerbaiten edo norbaiten luzera, zabalera, garaiera edo gisakoren bat hartu. Mahaia neurtu behar dugu.

 

neurtu 2. Kiroletan eta, aurkariek indarrak neurtzea. Nolanahi ere, gogoan izan badirela beste esamolde batzuk ere hori adierazteko. Akaba Bera-Bera bihar neurtuko da Itxakorekin*[e.] Akaba Bera-Bera bihar ariko da Itxakoren kontra. Akaba Bera-Berak bihar neurtuko ditu indarrak Itxakorekin.

 

neurtu 3* e. luze izan, zabal izan. Mahairik txikienak 2,05 metro neurtzen du*[e.] Mahairik txikiena 2,05 metro luze da.

 

new age. Musika mota. Musika new agea*[e.] New age musika.

 

New Yorkeko Metropolitan Opera.

 

Newroz (Nouruz*, Nowruz*, Noruz*, Norouz*). Kurduen urte berria.

 

newsletter* e. buletin, albistegi.

 

Next Generation EU (EB Hurrengo Belaunaldia*).

 

nietzschetar.

 

night club* e. klub, gau klub.

 

nikab (niqab*). Belaunetarainoko zapia, agerian begiak bakarrik uzten dituena, zenbait emakume musulmanek erabilia. Ikus 'hijab'.

 

Nikkei indizea, -a. Tokioko burtsaren indizea.

 

nikkei sukaldaritza, nikkei gastronomia. Japoniako jakiak eta Perukoak nahasten dituen sukaldaritza. Japoniatik Perura joandako migranteei esaten zaie 'nikkei'.

 

Nimesko Unibertsitatea, -a.

 

ñimiño (nimiño*).

 

Niñoko loteria* e. Erregeetako loteria.

 

niri, nire (neri*, nere*).

 

nirvana. Indiako erlijioetan, askatasun egoera bat, desirak eta norbere kontzientzia ezabatzean lortzen dena.

 

no comment. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

 

No-do (Nodo*). Espainiako albistegia, 1943 eta 1981 bitartean zinema aretoetan ematen zena.

 

noba, supernoba. Izar motak.

 

Nobel sariak. Hobe da 'Nobel saria' erabiltzea, baina 'Nobela' ere erabil daiteke tarteka, arintzeko. Bakearen Nobel saria, Ekonomiako Nobel saria, Fisikako Nobel saria, Kimikako Nobel saria, Literaturako Nobel saria, Medikuntzako Nobel saria.

 

nobelista* e. nobelagile, eleberrigile.

 

noel. Iparraldean, gabon kanta.

 

noiz oskarbi, noiz hodeitsu (hodeitza aldakor*).

 

nola hala. Nola edo hala. Irabazi egin behar dugu, nola hala.

 

nola-halako. Nolabaiteko. Nola-halako kontzertua izan da, nahiko aspergarria.

 

nolanahi 1. Edozein modutan.

 

nolanahi 2* e. nolanahi dela, nolanahi dela ere, nolanahi ere, nolanahi ere den... Ondo ari da; nolanahi, ikusiko da jokatzeko moduan den*[e.] Ondo ari da; nolanahi ere, ikusiko da jokatzeko moduan den.

 

nominatu* e. izendatu. 'La pelota vasca' Europako dokumental onenaren sarirako izendatu dute.

 

non bis in idem. Latinezko esapidea, zuzenbidean erabilia. Delitu beragatik bi aldiz epaitua ez izateko eskubidea izendatzen du.

 

Non da Jon?. Talde baten izena izanagatik, letra etzanez idazten da, garbi gera dadin ez dela diskurtsoaren parte den esaldi bat.

 

nonahi, non-nahi (non nahi*). Bigarren Mundu Gerra hor da, non nahi presente*[e.] Bigarren Mundu Gerra hor da, nonahi presente.

 

nonbait han (nonbaitan*). Gutxi gorabehera.

 

nor baino nor 1* e. nor baino nor... ago. Nor baino nor ibili ziren*[e.] Nor baino nor hobeto ibili ziren.

 

nor baino nor 2* e. lehian, nor gehiago. Beti ibili izan gara nor baino nor*[e.] Beti ibili izan gara lehian. // Bost aizkolari ariko dira nor baino nor*[e.] Bost aizkolari ariko dira nor gehiago.

 

Nor garen; Nor gara? (Nor gara*). Webguneetan izan ohi den atala.

 

noraezean 1 (nora ezean*). Norabiderik gabe, jitoan. Txalupa noraezean zebilen, olatuen mende.

 

noraezean 2 (nora ezean*). Ezinbestean. Noraezean baino ez dut jaten haragia.

 

noranzko (norantza*). Norabide batean zerbait mugi daitekeen bi aldeak. Zirkulazioaz mintzatuz, alferrik erabiltzen da batzuetan. Norantza bakoitzean bi lerro dituzten autobideak*[e.] Noranzko bakoitzean bi lerro dituzten autobideak. // Autoa Bilborako noranzkoan zihoan*[e.] Autoa Bilborako bidean zihoan.

 

norbaitek okerrera egin (norbaiten egoerak okerrera egin*).

 

norbaiten larruan egon, norbaiten tokian egon, norbaiten lekuan egon (norbaiten azalean egon*). Ez gaude haren azalean*[e.] Ez gaude haren larruan. Ez gaude haren tokian.

 

norbaiten larruan jarri, norbaiten tokian jarri, norbaiten lekuan jarri (norbaiten azalean jarri*). Aukera paregabea da bestearen azalean jartzeko*[e.] Aukera paregabea da bestearen larruan jartzeko. Aukera paregabea da bestearen lekuan jartzeko.

 

norbaitez (norbaitetaz*). Norbaitetaz maitemintzeko*[e.] Norbaitez maitemintzeko.

 

nordiko 1. Kirolez mintzatuz, diziplina mota. Eski nordikoa, ibilketa nordikoa.

 

nordiko 2. Edredoi mota. Edredoi nordiko bat erosi dugu oherako.

 

nordiko 3* e. Europa iparraldeko. Herrialde nordikoetan*[e.] Europa iparraldeko herrialdeetan.

 

normalizazio (normalkuntza*).

 

normaltasun berri (normalitate berri*).

 

normaltasunez* e. normal. Normaltasunez aritu behar dute*[e.] Normal aritu behar dute.

 

nortasun. Izaera. Ez erabili 'nor den' edo 'izen-abizenak' adierazteko. Antoniok maitale platoniko bat du, baina ez dio inori agertu nahi haren nortasuna*[e.] Antoniok maitale platoniko bat du, baina ez dio inori esan nahi nor den.

 

Norvegia Plus (Norway +*, Norway Plus*). Norvegia Plus bidea.

 

Nós Diario. Galizierazko egunkaria.

 

noski baietz* e. Bai, noski! Bai horixe! Bai, jakina! Horixe baietz!.

 

noski... -ela* Ez du onartzen perpaus osagarririk. Noski hitz egingo dudala*[e.] Hitz egingo dut, noski. Hitz egingo dut, jakina.

 

notario (notari*). Notarioaren lanbidea 'notariotza' da, eta lantokia, 'notario(aren) bulegoa'.

 

Notre legea, -a. Frantziako legea, 2015ean onartua, Errepublikaren lurralde antolamenduari buruzkoa.

 

Notre-Dame du Haut kapera. 'Ronchampeko kapera' ere deitua.

 

Notre-Dame katedrala, -a. Parisko eliza.

 

nouveau roman. Frantzian 1950 ondoko urteetan sorturiko literatura mugimendua.

 

nouvelle cuisine. Frantzian 1970eko hamarkadan sorturiko sukaldaritza mugimendua.

 

nouvelle vague. Frantzian 1960ko urteetan izaniko zinema mugimendua. 'Nouvelle vague'-ren eragiletzat jotzen dute askok Rivette.

 

nova* e. noba. Izar mota.

 

nova cançó. Frankismo hondarrean Katalunian sorturiko kantautore mugimendua.

 

novitxok (novichok**). Nerbio gas hilgarria. Letra xehez idazten da.

 

Ntb11. Iruñerriko telebista katea, Hamaikak eta Nafar Telebistak elkarlanean sortua.

 

ñu. Afrikako ugaztuna.

 

Numantzia (Numancia*). Antzinaroko hiria; gaur egungo futbol taldea.

 

numeriko 1* e. digital, birtual. Zenbakizko kanpaina egin beharko dute bozetan*[e.] Kanpaina digitala egin beharko dute bozetan. Kanpaina birtuala egin beharko dute bozetan.

 

numeriko 2* e. zenbakizko. Metodo numerikoak ikasten ari gara orain*[e.] Zenbakizko metodoak ikasten ari gara orain.

 

numerus clausus. Latinez, 'kopuru itxia'. Toki kopuru mugatua, normalean unibertsitateko ikasleena.

 

nuntzio. Aita santuaren ordezkari diplomatikoa.

 

NUPeko Ondare Immaterialaren Artxiboa, -a.

 

Nuriev, Rudolf (Nureiev**). Transkripzioa egin gabe ere, onar daiteke 'Rudolf Nureyev' ere, nazioartean horixe erabili baitzuen izen artistiko gisa.

 

nutrizio, malnutrizio, nutrizionista.

 

nylon (nailon*, nilon*). Oihal mota.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa