Bihar egingo dute Hiru3 komunitatearen jaia, EITBren Bilboko egoitzan
Euskal Telebistaren Hiru3 komunitateak jai berezia ospatuko du bihar EITBren Bilboko egoitzan. Goizeko 10:00etan hasiko da festa, eta hainbat tailer, ikuskizun eta ezusteko prestatu dituzte. Bi gunetan banatuko dute jaia; egoitzaren kanpoaldean, puzgarriak eta jatekoa emango dute. Barrualdean, berriz, planetarioa, tailerrak, Hiru3 gunea, ludoteka eta bideojokoak prestatu dituzte. Gainera, fotokroma eta makillaje tailerrak antolatuko dituzte. Gaztetxoenek telebistako pertsonaia gustukoenekin egoteko aukera izango dute; Nobita, Doraemon eta Shin Chan bilduko dira egoitzara, eta haiekin argazkiak ateratzeko aukera izango da. Bigarren solairuan bideo joko gunea eta ludoteka prestatu dute. Horrez gain, Hiru3an nago ni! Skasti taldearen abestia eta bideoklipa aurkeztuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu