Albistegiek indarkeria sexistaren inguruan egiten duten lanketaren datuak ere bildu dituzte ikerketan. Gai horren inguruko berriak gizarte gaietan sailkatu ohi direla azaldu du Arkaitz Martinezek, eta atal hori albistegien erdialdean edo amaieran jartzen dela: «Indarkeria sexistako albisteak biguntzat sailka daitezke».
Erregistratutako kasuen erdiak hilketa sexistak direla adierazi dute. «Gaia bere osoan landu beharrean, zirrara eragiten duten gertakariak dira albisterako gai, eta, askotan, sentsazionalismo kutsua antzematen da». Kasuen %66tan justifikazio adierak ematen direla gaineratu du Martinezek, «drogak edo bestelako justifikazio ideologikoak». Arantxa Sarasolak indarkeria sexistari emandako ikuspegia salatu du, «gertaera errepikakor eta dramatiko gisa aurkezten da, azalpen eta kokapen egoki barik».
LAB: «Emakumeen aurkako bortizkeria ez da indarkeria estruktural gisa tratatzen»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu