Aukera ON proiektuaren aurkezpen ekitaldiak Euskal Herriko hainbat eragile sozial, politiko eta kultural elkartu zituen, Iruñeko Puerta del Camino hotelean.Euskalgintzaren esparruko hainbat ordezkari izan ziren bertan, hala nola Patxi Salaberri euskaltzaina eta Euskara Kultur Elkargoko Koldo Martinez. Angel Erro eta Aingeru Espaltza idazleek ere proiektua babestu zuten.
Horiez gain, hainbat talde politiko eta sindikatuek ordezkaritza bidali zuten ekitaldira. Bertan izan ziren Uxue Barkos (Geroa Bai) eta Sabino Cuadra (Amaiur) diputatuak, eta Expe Iriarte (LAB) eta Mitxel Lakuntza (ELA) sindikalistak.
Ordezkaritza politiko eta kultural zabala izan da proiektua aurkezteko ekitaldian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu