Zuzeneko emanaldietako teknikariek aurrera segitzen dute bizi duten lan egoera makurra salatzeko protestekin. Nazioartetik heldu den Alarma gorria mugimenduak deituta, Euskal Herriko hainbat eraikin esanguratsu gorriz argiztatu zituzten atzo sektoreko langileek: Viktoria Eugenia antzokia, Doka, Euskalduna jauregia, Arriaga antzokia, La fundicion, Lizarrako Udaletxea, Gasteizko Jimmy Jazz aretoa eta beste hainbat.