Enpresak

CAFek sinatu du 500 milioiko kontratua Herbeheretan

Europan sekula lortu duen kontratu handiena lortu du Beasaingo konpainiak. 118 tren egingo ditu NS enpresarentzat.

CAFek Istanbulgo metrorako egindako trenak. BERRIA
xabier martin
2014ko abenduaren 5a
11:01
Entzun

Aurreko hilean jakin zen CAFek Europan inoizko kontraturik handiena lortzeko zorian zela, NS (Nederlandse Spoorwegen) Herbeheretako enpresaren lehaketa irabazi eta gero. "Lehiaketa publiko zorrotz baten ondotik" prozesuaren azken fasean CAFek "eskaintzarik onena" egin zuela eman zuen jakitera Herbehereetako konpainiak bere webgunean.Bada, kontratu hori sinatu da jadanik, eta Beasaingo konpainiak 510 milioi euroko enkargua jaso du 118 tren egiteko.

CAFeko azaldu du Europan inoizko sinatu duen kontratu garrantzitsuena dela eta bere historiako handienetako bat. Aurreko egunetan Mexikon beste enkargu handi bat itxi du euskal konpainiak, eta horrekin batera urtea amaitu aurretik bere eskari zorroa betetzea lortu du, 2014. urtea bere historiako onenetakoa bihurtuz atal horretan.

Eskari zorroa beteta edukitzea oinarrizkoa geratuko zaio CAFi, azken urteetan emaitzak okertu egin baitutu, eta joera hori zuzentzeko lagungarria izango da oso hala Europan nola Mexikon lortutako kontratu biak. Ezin da ahaztu orain hilabete jakinarazitako emaitzen arabera, CAFek irailera bitartean %25 jaitsi dituela irabaziak, eta negozio bolumena %5, iazko aldi berarekin alderatuta.

Beasaingo tren egileak 91 milioi euroren irabazi garbia izan zuen 2013an, aurreko urtean baino bederatzi milioi gutxiago (-%8,4). 2012an ere mozkinak jaitsi zitzaizkion. Orduan, sozietate zerga igo izanari egotzi zion. Iaz, ordea, 1.535 milioi fakturatu zituen, 2012an baino %10 gutxiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.