Pilota

Aritz Laskurainek erretiroa hartu du

Hamabost hilabete zeramatzan jokatu gabe aldakako artrosiaren erruz

Aritz Laskurain, bere zale taldeko kide eta pankartarekin. R.B. / ARP
Imanol Magro Eizmendi.
2014ko abenduaren 23a
13:33
Entzun 00:00:0000:00:00

Aritz Laskurainek (Soraluze, 1979) gerrikoa eskegi du. Espero zen albistea da, baina gaur baieztatu du Aspe pilota enpresak. Atzelariak hamabost hilabete zeramatzan jokatu gabe aldakako artrosiaren erruz. Martxoan ebakuntza egin zioten baina ez du berriz puntan jokatzeko moduko sasoirik lortu. Abenduan bukatzen zitzaion Asperekin sinaturiko akordioa.

Laskurainek 2002an egin zuen debuta profesional mailan eta hamabi urteko profesional ibilbidea izan du. Debutatu eta gutxira ia urtebete egin zuen geldirik eskuan irten zitzaion garitxu baten erruz, baina indartsu itzuli zen. Urtebete baino gutxiago behar izan zuen Lehen Mailan finkatzeko.

Lorpenak: Hiru aldiz binakako txapeldunorde (2008, 2010 eta 2012); Bigarren Mailako binakako txapeldun (2004).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.