Albistea entzun

EUSKARA

Euskarak atzera egin du Nafarroako eremu euskaldunean

Mapa soziolinguistikoaren datuak plazaratu ditu Nafarroako Gobernuak. Atzeraldia ageri da eremu euskaldunean: bai ezagutzan, bai erabileran. Eremu mistoan eta ez-euskaldunean handitu egin dira ezagutza eta erabilera.

2014ko Nafarroa Oinez, Zangozan.
2014ko Nafarroa Oinez, Zangozan. Jagoba Manterola / Argazki Press

Garikoitz Goikoetxea -

2015eko otsailak 3 07:33

Orain hiru bat aste iragarri zuen Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilariak amaitua zutela 2011ko mapa soziolinguistikoa. Kazetarien aurrera atera zen, baina ez zituen datu zehatzak eman; batzuk bakarrik, defendatzeko euskararen legea aldatu beharrik ez dagoela —aldaketa bozkatzeko bezpera zen—. Hiru asteren ostean, arratsaldean aurkeztuko ditu datu zehatzak parlamentuan.

Txostena bera eskuragai jarri dute —gaztelania hutsean; euskarara itzultzen ari dira—, eta gorabehera handiak agertu ditu.

1. Eremu euskalduna. Beherakada nabari da datuetan. %58 herritarrek dakite euskaraz eremu euskaldunean, orain hamar urte baino bi puntu gutxiagok. Areago, orain hogei urte lehen mapa egin zutenean baino eskasagoa da kopurua. Herriz herriko daturik ez du eman gobernuak. Erabilerarena da jaitsiera gordinagoa: hamar urtean, %42tik %34ra apaldu da etxean euskaraz egiten dutenen portzentajea. Gaztelaniaren erabilerak, aldiz, gora egin du, %43tik %48ra.

2. Eremu mistoa. Aurrera egiten ari da euskara eremu mistoan
—tartean du Iruñerria—. Herritarren %12,4k dakite euskaraz; hogei urtean bikoiztu baino gehiago egin da portzentajea. Erdaldun elebakarrak gutxiago dira, baina gehiengo handia oraindik: ia lautik hiru. Etxeko erabileran goraldia ageri da, baina oso baxua da portzentajea: %2,2k egiten dute batik bat euskaraz etxean; tarteka, %4,4k.

3. Eremu ez-euskalduna. Aurrerapen handiena eremu ez-euskaldunean izaten ari da euskara, baina kontuan izatekoa da oinarria oso eskasa zela; oraindik ere oso ahul dago euskara. Biztanleen %3,8k dakite euskaraz —portzentajea ia bikoiztu egin da hamar urtean—. Eskolaren eragina bistakoa da: 14 urtetik beherako umeen artean, %12k dakite euskaraz. Erabilera ere ari da handitzen, baina oso bazterrekoa da oraindik: %0,44k egiten dute etxean euskaraz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

DHEren protesta bat, eutanasia legeztatzearen alde, Bilbon. ©Marisol Ramirez/FOKU

Hegoaldean egindako lehen eutanasia kasuaren berri eman dute

Maria Ortega Zubiate

DHE elkarteak jakinarazi du. Osakidetza beste bi kasu aztertzen ari dela adierazi dute.

Gasteizko Iparralde parkean gertatu zen ersoa. ©Juanan Ruiz / FOKU

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jotzea leporatuta

Berria

Atzoko ordu txikietan gertatu zen erasoa, Iparraldeko parkean.

Zaldibar Argituren protesta martxoan ©Monika del Valle / Foku

Herri akusazio gisa «baztertu» dituztela salatu dute Zaldibar Argitu-k eta Gizarte Eskubideen Gutunak

Berria

Bi elkarteek argudiatu dute herritar moduan herri akusazio gisa aurkezteko eskubidea dutela, auzian «argitu gabeko kontu ugari daudelako». Horregatik uste dute ez dagoela «benetan zer gertatu zen argitzeko» interesik.

Mila positiboren langatik gora gaur berriz Hegoaldean: 1.077 izan dira

Mila positiboren langatik gora gaur berriz Hegoaldean: 1.077 izan dira

Arantxa Iraola

Osasunbideak eta Osakidetzak atzo egindako testetatik %11,8 izan ziren positiboak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.