HEZKUNTZA

Giza katea egin dute Iruñean haur eskolak euskaraz nahi dituztelako

Iruñeko Arrotxapetik Udaletxeko plazara bidea egin dute dozenaka herritarrek. Auzo guztietan eskatu dituzte euskarazko tokiak umeentzat (Bideoa: 'Ahotsa.info'). [Youtube]http://youtu.be/-KITBe9b7dU[/Youtube]

edurne elizondo
2015eko martxoaren 10a
15:28
Entzun 00:00:0000:00:00

Lelo bakarra errepikatu dute bide osoan: "Haur eskolak euskaraz". Aldarrikapen hori Iruñeko karriketara eraman dute euskalgintzako elkarteek. Giza katea antolatu dute, eta haren eskutik, dozenaka herritarrek Arrotxapetik Udaletxeko plazarainoko bidea egin dute, Nafarroako hiriburuko auzo guztietan haur eskolak nahi dituztela argi uzteko.

Egun Txantrean daude euskarazko bi haur eskola bakarrak. "Haietako bat Arrotxapera eramanen dute, baina toki kopurua ez da aldatuko", azaldu du Sortzeneko arduradun Gari Torregrosak. Gurasoak eta haurrak izan dira nagusi, ibilbide osoan. Besta giroan egin dute, musika eta eguraldi epela lagun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.