Futbola

Finalerako sarrerak, 4.314 zenbakitik 39.054ra artekoentzat

Athleticek jakinarazi du zein bazkidek izango duten aukera Espainiako Kopako finala bertatik bertara ikusteko. Maiatzaren 30ean jokatuko da final handia, Bartzelonako Camp Nou futbol zelaian.

jarraia110441.jpg
unai zubeldia
2015eko apirilaren 29a
12:36
Entzun

42.809 bazkidek eman zuten izena Bartzelonaren aurkako Espainiako Kopako finala bertatik bertara ikusteko sarreren zozketan sartzeko, eta Athleticek gaur eguerdian egin du zozketa, Ibaiganen. Jose Angel Iribarrek atera du zenbakia, 4.314a, eta, beraz, 4.314tik 39.054ra artekoak izan dira zortedunak, bi zenbakiak barne. Izena emanda zeudenetatik, 10.146k eskatu zuten animazio harmailan egoteko baimena. Maiatzaren 30ean Athleticeko 34.741 zale elkartuko dira Camp Nou futbol zelaian. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.