Italiako giroa

Vivianik irabazi du bigarren etapa, esprint eder batean

Michael Matthewsen (Orica) eskuetara igaro da lidertza. Ion Izagirre (Movistar) izan da lehen euskal herritarra; 20. sailkatu da.

Elia Viviani, garaipena ospatzen. DANIEL DAL ZENNARO, EFE
Ainhoa Oiartzabal Azketa.
2015eko maiatzaren 10a
18:06
Entzun

Elia Viviani (Sky) italiarrak irabazi du Italiako Giroko bigarren etapa. Lasterketa lasaia izan da oro har, eta aurreikusi bezala, esprintean amaitu da Albenaga eta Genova arteko ibilbidea. Polita eta garbia izan da esprinta, eta italiarrak merezita lortu du garaipena. "Hoflanden gurpilari segitzea erabakigarria izan da" esan du irabazleak helmugan. Bigarren egin du Lotto Jumpo taldeko Moreno Hoflandek. Haren atzetik sartu da esprintean norgehiagoka aritu den Andre Greipel (Lotto Soudal).

Gora behera handirik gabeko 177 kilometroko ibilbidea egin dute gaur Albenga-Genova bitartean. Bost txirrindularik ihes egin eta aurretik joan dira zenbait kilometrotan harik eta helmuga baino 10 kilometro lehenago tropelak harrapatu dituen arte. Pare bat eroriko izan dira lasterketan, baina ezer larririk ez da gertatu.

Lidergoa atzoko talde berean geratu da, Orican, baina Simon Gerransetik Michael Matthewsera igaro da mailota. Euskal txirindularien artean Movistar taldeko Ion Izagirrek egin du lanik txukunena gaur. 20. postuan sailkatu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.