Bartzelonako jokalariak, ilusioz eta gogoz

2015eko maiatzaren 29a
15:51
Entzun

Andres Iniesta eta Sergio Busquets Bartzelonako jokalariak finala iristeko irrikan dira. Gogoz daude biak, eta ilusioz. "Taldea oso ondo dago, sasoi historiko bat egiteko prest. Ilusio handia dugu finala jokatzeko. Faboritoak gara, baina errespetu handia diogu Athletici", esan du Busquetsek. Antzeko hitzak izan ditu Andres Iniestak. "Inork ez du guk baino ilusio gehiago finala jokatzeko. Oso une ederra ari gara bizitzen, ilusio handia baitago inguruan. Taldea, gainera, oso ondo dago. Hala ere, aurkari indartsua da Athletic. Badakizu partidaren bila zelairatuko dela, eta guk gure maila eman beharko dugula".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.