espainiako kopako finala

Txistu ereserkiari

Bi taldeetako zaleek ozen egin diote txistu Espainiako ereserkiari. Bideoa (Lara Madinabeitia): [Youtube]https://youtu.be/iBYr0DRdiF8[/Youtube]  

Imanol Magro Eizmendi.
2015eko maiatzaren 31
10:15
Entzun

Athleticeko eta Bartzelonako zaleek ozen egin zioten txistu Espainiako ereserkiari partida hasi aurretik. 2009ko eta 2012ko finaletan gertatu bezala, ereserkia ezin izan zen entzun estadioan. Minutu luzez gogor txistu egin zuten, eta ikurrinak eta esteladak eraman zituzten zaleek altxa egin zituzten. Ikusi egin beharko da indarkeriaren aurkako batzordeak taldeei isunik jarriko dien.

Ereserkiak jartzean txistua joko zela gauza jakina zen. Are gehiago, ikusle asko txilibituak hartuta joan ziren zelaira, eta bezperetan gaia puri-purian egon zen zaleak bildu ziren guneetan. Eszena, gainera, oso bitxia izan zen, ereserkia kolpetik hasi baitzen, bi taldeetako zaleak mosaiko erraldoiak erakusten ari zirenean. Ekitaldiaren aurkezleak ez zuen iragarri ereserkia hasiko zenik. Hori bai, ikusleek segundo gutxi batzuk behar izan zituzten erreakzionatzeko.

Bartzelona eta Athleticen arteko partida batean entzuten den hirugarren txistukada handia da, eta baliteke eragina izatea. Iragan astean Espainiako kirol agintariek ohartarazi zuten txistuak entzunez gero taldeak zigortuko zituztela. Hala izan zen, orain ikusi egin beharko da zer-nolako dizplina neurria izango duen. Ziur asko isun ekonomikoren bat, gehiago harritzekoa litzateke.

Hori, dena den, ez zen izan zaleek eginiko kutsu politikodun keinu bakarra. Hamazazpigarren minutuan Bartzelonako zaleek independentziaren aldeko oihua egin zuten, partida guztietan bezala, eta Athleticeko zale askok bat egin zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.