Txirrindularitza

Niewiadoma gaztearentzat Emakumeen Bira

Azken etapa Emma Johansson (Orica) australiarrak irabazi du, itzuliaren irabazlea esprintean gaindituta.

Johansson, Niewiadoma eta Moolman Birako podiumean. ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS
2015eko ekainaren 15a
07:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Marianne Vos eta Pauline Ferrand Prevot izarrik gabe etorri zen Emakumeen Birara Rabo talde herbeheretarra, baina itzulia irabazita egingo du buelta. Katarzina Niewiadoma 20 urteko poloniarrak maila ikusgarria erakutsi du bost egunez, eta lehen aldiz Emakumeen Bira irabazi du. Asleigh Moolman (Bigla) eta Emma Johansson (Orica) beteranoek osatu dute podiuma. Euskaldunen artean onena Eider Merino izan da, 27. postuan. Lointek taldeko txirrindularia onenengandik gertu ibili da.

Azken etapa Markina-Xemeinen (Bizkaia) jokatu zuten atzo eta Johanssonek itzuliko bigarrene etapa garaipena eskuratu zuen. Ibilbide gogorra zuten txirrindulariek atzokoan eta txirrindulari indartsuenak nabarmendu ziren. Johanssonek esprintean gainditu zuen itzuliko irabazlea. Segundu batera, laugarren, iritsi zen Moolman.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.