Alaves

Alavesek burua altxatu du

Azken bi partidak galdu ostean, Alavesek Almerian irabazi du Raul Garcia eta Toqueroren golekin.

Alaves Mendizorrotzan jokatzen, aurreko jardunaldian Mirandesen aurka. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
2015eko irailaren 21a
10:18
Entzun

Alavesek Almeria 0-2 hartu du mendean. Ez dute aurkari erraza izan Jose Bordalasen mutilek, Almeria mailaz igotzeko faboritoetako bat baita. Partida hasieran Raul Garciak egin du lehen gola, maisutasunez botatako falta batekin. Partida fisikoki gogorra izan da bi taldeentzat. Raul Garciak eta Kiko Femeniak aldageletarako bidea hartu dute lehen zatia bukatu aurretik, arazo fiskoak direla medio.

Bigarren zatia Durbabierren kanporaketarekin hasi da, epaileak bigarren txartel horia atera baitio. Hala ere, Alavesek ez du jakin hamarren kontra partida bukatzen. Luzapenera itxaron behar izan dute zale gasteiztarrek lasai egoteko, Toquerok orduan egin baitu bigarren gola.

Etxetik kanpo eta arerio on baten aurka altxatu du burua Alavesek. Orain itxaron beharko dute ea Raul Garcia eta Kiko Femeniaren lesioek aurrera egiten ez duten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.