Albistea entzun

eta

'Ekarri armak', zergatien erantzunak

ETAren jardun armatuaren amaieraren liburua aurkeztu du Imanol Murua Uriak, Donostian.

Enekoitz Esnaola -

2015eko abenduak 3 00:01

Zergatik orain?" eta "zergatik horrela?". Bi horiek izan dira Imanol Murua Uria kazetariak (Zarautz, 1966) Ekarri armak. ETAren jardun armatuaren bukaeraren kronika liburuan erantzun nahi izan dituen galderak, Donostiako aurkezpenean esan duenez. Horretarako, 2007ko ekainean ETAk su-etena hautsi zuenetik 2011ko urriaren 20an jarduera armatuaren behin betiko amaiera jakinarazi zuen arte zer gertatu zen argitzen saiatu da. Haren arabera, "erabakigarria" izan zen Batasunaren zuzendaritzak auzitan jarri izana ETAk 2007-2008ko batzarrean borroka armatua jarraitzeko hartutako erabakia.

Murua Uriak esan du geroztik ere izan zirela ezker abertzalean "korapiloak", Espainiako Estatua saiatu zela barne eztabaida "baldintzatzen", baina azkenean ETAk jardun armatua uzteko erabakia hartu zuela. "2010ean Loiolako hegiak aurkeztu nuenean [2006-2007ko huts egindako konponbide prozesuaz], herriz herriko aurkezpenetan erdi bromatan esaten nuen bukaera zoriontsuago batez idatziko nuela noizbait".

2010ean Nevadako Unibertsitatean (Reno, AEB) ETAren jarduera armatuaren bukaeraz tesi bat idazteko asmoa agertu zuen, eta iazko azaroan aurkeztu zuen. "Lan akademiko hura oinarritzat hartuta, neu erosoago sentitzen naizen erregistro bat erabiliz egin dut liburua, kronika modura".

Ezagunak ez diren dokumentu batzuk

272 orrialde dauzka lanak, sei ataletan banatuta: Sarrera, Krisia (2007-2008), Aurrekariak (1977-2007), Metamorfosia (2007-2011), Zergatik orain eta Epilogoa (2011-2015). Egileak azaldu du badirela ezagutu gabeak diren dokumentu batzuk: ETAk Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuari (PSOE) bidali zion gutun bat, Batasunaren zuzendaritzak EPPKri helarazitako eskutitz bat edota ETAren eztabaidetako ondorioen dokumentuak.

Libururako berrogeiren bat elkarrizketa egin ditu. Haien artean daude etakide ohiak –Antton Lopez Kubati, Eugenio Etxebete Antton, Alfonso Etxegarai, Juan Karlos Ioldi, Jokin Urain, Fermin Santxez Agurruza, Carmen Gisasola–, Espainiako ministro ohiak –Jaime Mayor Oreja, Ramon Jauregi–, Espainiako auzitegi nagusietako epaileak –Javier Gomez Bermudez (Auzitegi Nazionala), Adela Asua (Konstituzionala), Joaquin Gimenez (Gorena)–, bitartekari edo bideratzaile lanetan ibilitakoak –Ram Manikkalingam, Juan Maria Uriarte, Paul Rios–, euskal alderdi politikoetako buruzagi eta buruzagi ohiak –Andoni Ortuzar, Joseba Egibar, Rodolfo Ares, Jesus Egiguren, Rufi Etxeberria, Patxi Zabaleta, Iñaki Oiartzabal, Miguel Sanz, Pello Urizar, Unai Ziarreta, Rafa Larreina, Jakes Bortairu, Oskar Matute–, eta euskal gatazkaren bilakaeran zerikusia eta zeresana duten beste batzuk –Jonan Fernandez, Iñaki Esnaola, Filipe Bidart, Maite Pagazaurtundua, Fabian Laespada, Iñaki Altuna–. 

Hilaren 17an, Martin Ugalde foroan

Liburua 20 euroan dago salgai. BERRIAlagunek 15 euroan daukate. Hilaren 17an (osteguna) Murua Uriarekin solasaldi-elkarrizketa bat izango da Andoainen, Martin Ugalde foroan, 19:00etan. Urtarrilaren 20an Iruñean izango du antzeko saio bat, Katakraken.

Elkar eta BERRIA dira liburuaren argitaratzaileak, eta Xabier Mendiguren Elizegi Elkarreko editorea eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria aurkezpenean ondoan izan ditu kazetariak. Biek haren kazetaritza maila laudatu dute.

Datorren urteko udaberri aldera Ekarri armak-en espainolezko bertsioa aterako da, Angel Errok itzulita (Ttarttalo argitaletxearekin), eta urtebete barru-edo Murua Uriaren tesia ingelesez, Erresuma Batuko-AEBetako argitaletxe batek aterata.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Llotja de Marreko alderdien ordezkariak, iaz, Espainiako Kongresuan. ©Javier Lizón / EFE

Alderdi subiranistek Espainiako Konstituzioa «agortuta» dagoela aldarrikatu dute

Paulo Ostolaza

Konstituzioaren Egunaren bezperan, ohar bateratu bat plazaratu dute Llotja de Marreko akordioaren sinatzaileek. «Herrien autodeterminazio eskubidean oinarritutako eredu bat» eskatu dute.

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Gure ustez, beharrezkoa da EAJ gobernutik kanporatzea»

Gotzon Hermosilla

Ezker Anitza-IUk X. Batzarra egin du, eta EAEn «ezkerreko alternatiba sendo bat» osatu behar dela nabarmendu dute berriro, «Nafarroan egin denaren antzera».
 ©CHEMA MOYA / EFE

«Kontuen emaitzak ikusita, esango nuke badugula zer esana»

Iosu Alberdi

Kongresuan kontuen inguruko lehen akordio bat lortu arren, Esteban ez da negoziazio mahaitik altxatu. Aurrekontuen ingurukoak izan ditu hizpide; baita datozen hilabeteetan irits daitezkeen lege erreformak ere.
Bakegileen agerraldi jendetsua, gaur, Hiriburun ©Guillaume Fauveau

Bakegileek mobilizazio fase berria abiatuko dute

Ekhi Erremundegi Beloki

Gatazkaren konponbidean aitzina egiten Frantziako Gobernuaren «borondatea falta» dela eta, desobedientzia zibilari ekingo diote. Urtarrilaren 8an Baionan eginen duten manifestazioa izanen da fase berriaren hasiera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.