Albistea entzun

ABERASTASUNAREN BANAKETA

Munduko aberastasunaren erdia biztanleen %1en esku dago

Oxfam erakundeak ohartarazi du gero eta handiagoa dela aberatsen eta txiroen arteko arrakala: munduko 62 pertsona aberatsenek biztanle erdiek adina diru dute. Desoreka ekonomikoa amaitzeko, ezinbestekotzat jo du zerga paradisuekin errotik moztea: "Pobreenak bihurtu dira aberatsen sostengu".

62 pertsona aberatsenek biztanle erdiek adina diru dute, txostenak jaso duenez.
62 pertsona aberatsenek biztanle erdiek adina diru dute, txostenak jaso duenez. YANNIS KOLESIDIS / EFE

Oihan Vitoria -

2016ko urtarrilak 18 07:53

Azken hamabost urteotan etengabe ari da handitzen da aberatsen eta txiroen arteko aldea, eta ez dirudi 2016a salbuespena izango denik. Orain arteko diagnostikoa, behinik behinik, ez da oso baikorra. Oxfam gobernuz kanpoko erakundea izan da gaur ahotsa altxatu eta kezka agertu duena: azken hamabi hilabeteotako datuen abaroan, jakinarazi du munduko aberastasunaren erdia biztanleen %1en esku dagoela, eta 62 pertsona aberatsenek biztanle erdiek adina diru dutela.

Kritiko mintzatu dira erakundeko ordezkariak: "Ezin dugu onartu autobus batean arazorik gabe sar daitezkeen 62 lagunek munduko biztanle erdien pareko aberastasuna izatea". Munduko populazioan 400.000 pertsona gehiago izan arren, biztanle erdien diru ahalmenak %41 egin du behera —920.000 milioi euro galdu dituzte 3.600 milioi lagunek—. Alderantzizko joera eduki dute aberatsek, 2010etik hona are aberatsago baitira: 460.000 milioi euro gehiago irabazi dituzte, 1,5 bilioi euro pilatzeraino.

Susperraldi ekonomikoa ere kolokan jarri du. Argigarriak dira datuak: 2000. urteaz geroztik pilatutako hazkundearen %50 gutxiengo horren patriketara joan dela ohartarazi du Oxfamek; goraldiaren %1 baino ez dago egun pertsona pobreenen eskuetan. Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak ere ageri-agerian utzi ditu txostenak: munduko 62 pertsona aberatsetatik 53 gizonezkoak dira, eta bederatzi besterik ez andreak.

Txiroak, aberatsen sostengu

Oxfamek salatu du, orobat, agintariek boterea eta pribilegioak baliatzen dituztela "sistema ekonomikoa manipulatzeko", eta uste du horrek eragin duela pitzadura betikotzea. Zerga paradisuetan ezkutatutako diru kopurua da horren erakusle: erakundeak azaldu du aberatsen gutxiengoak 6,9 bilioi euro dauzkala egun ezkutatuta; kopuru hori Erresuma Batuko eta Alemaniako BPG barne produktu gordina baino handiagoa da.

Hori jakinda, dirua berreskuratzeko eta paradisu horiekin ahalik eta lasterren errotik mozteko eskatu du, desorekak areagotzen dituztelakoan. Izan ere, deklaratu gabeko dirua aintzat hartuz gero, aldea askoz ere handiagoa litzatekeela dio Oxfamek. Murrizketa politikak ere aipatu ditu gaur-gaurko desoreka ekonomikoa ulertzeko arrazoi gisa. "Pertsona pobreenak ari dira aberatsenen gehiegikeria guztiak ordaintzen; haien sostengu bihurtu dira".

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Patronalak jarrera aldatu ezean, gatazka gehiago etorriko dira»

Xabier Martin

Lan erreforman kaleratzeen edukiak aldatzen ez badira ezetz bozkatzeko eskatu die euskal alderdiei Aranburuk. Inflazioa dela eta, LABek KPI osoa exijituko duela ohartarazi dio patronalari.

Pentsiodunen manifestazioa Gasteizko erdigunean, atzo. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Pentsiodunek gogorarazi dute eutsi egiten dietela aldarrikapenei

Aitor Biain

Manifestazio jendetsuak egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta zenbait herritan. Lau urte dira kaleko mobilizazioei ekin zietela

 ©JON URBE / @FOKU

Inflazioa %6,5 dela amaitu da urtea, euroaren aroko mailarik garaienean

Iker Aranburu

Argindarraren prezioak abenduan izandako azken garestitze handiak bizkortu egin du inflazioaren gorakada. Soldata itunduak halako sei igo dira prezioak, eta zaila izango da aurten berreskuratzea

Jose Luis Escriva Gizarte Segurantzako ministroa, artxiboko irudi batean. ©ZIPI / EFE

Autonomoen kotizazioak 184 eta 1.267 euro artekoak izatea nahi du Madrilek

Aitor Biain

Kotizazio sistema berria diru sarreren araberakoa izatea proposatu die eragileei. Sistema datorren urtean jarriko litzateke martxan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.