Lilatoia

Eguraldi txarrari aurre eginez, 5.000 emakumek hartu dute parte Lilatoian

Senior kategorian Maitane Gerrerok egin du marka onena, eta beteranoen kategorian, berriz, Lourdes Artolak.

5.000 emakume inguru bildu ditu aurtengo lilatoiak Donostian. ARGAZKI PRESS
arantxa elizegi egilegor
2016ko martxoaren 6a
08:07
Entzun

Euriari eta hotzari aurre egin diote gaur Donostiako Lilatoian parte hartu duten 5.000tik gora emakumeek. Antolatzaileen arabera, parte hartzeak %25 egin du gora aurreko urteekin alderatuta. 

Maitane Gerrero hernaniarrak egin du denbora onena (18 minutu eta segundo bat) senior mailan; beteranoetan, berriz, Zizurkilgo Lourdes Artola izan da nagusi. 

27. Lilatoian talde jendetsuenak saritu dituzte, eta Bergarako Kilometroak 2016 taldeak lortu du parte hartzaile gehien biltzea. Guztira 116 kide elkartu dira Lilatoian. Colegio Mayor Jaizkibel taldeak eskuratu du bigarren saria, 79 kiderekin: eta Eibarko taldeak hirugarrena, 57 kiderekin.

Lasterketa baino gehiago

Lilatoia, ordea, lasterketa baino gehiago da, aldarria da. Horiek hala, beste hainbat ekimen antolatu dituzte lasterketaren aurretik eta ondoren. Besteak beste, lila-poteoa eta dantza saioa. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.