Artikuluak gorde eta BERRIA PDFn irakurri

Berria
2016ko maiatzaren 19a
16:40
Entzun

Edozein artikulu gordetzeko aukera eskaintzen hasi da BERRIA. Era erraz batean, klik soil batez, edozein artikulu gorde daiteke, geroago irakurtzeko edo artxibatzeko. Aukera hau, oraingoz, BERRIAlagunek soilik baliatu ahal izango dute. Halaber, BERRIAlagun guztiek BERRIA PDFn irakurtzeko aukera izango dute.

Zertarako da artikuluak gordetzeko aukera?
BERRIAk garatutako funtzionalitateari esker, webguneko edozein artikulu gorde ahal da. Zertarako gorde? Denbora hobeto kudeatzeko. Artikulu batera iristean, zuzenean edo zeharka, beti ez dago nahiko denborarik osorik irakurtzeko edo behar bezalako lasaitasunez irakurtzeko. Artikulua gordez gero eskura izango da beti, nahi dugunean irakurtzeko, edo artxibatuta edukitzeko. Horrela, gogoko artikuluak bildu ahal izango dira.

Nola gorde?
Web nabigatzailean, ekintza hori egiteko sortutako ikonoan klik eginda. Telefono eta tabletetako responsive bertsioan, ikono gainean ikututa (laster aplikazio berrian ere posible izango da artikuluak gordetzea). Ikonoa artikuluak banatzeko ikonoen ondoan kokatuta dago, eta artikulu bat gordetzen denean urdin kolorea ilundu egiten da.

Albisteak gordetzeko botoia

Albisteak gordetzeko botoia.

Baina, adi, artikuluak gorde ahal izateko bi baldintza bete behar dira: 1. BERRIAlaguna izan behar duzu eta zure BERRIAlagun kontua sortuta eduki behar duzu. 2. Saioa hasita eduki behar duzu, hau da, BERRIAren sistemarekin konektatuta egon behar duzu. Era horretan, aukeratutako artikuluak zure kontuaren 'Nire artxiboak' atalean gorde ahal izango dira.

Non gordetzen dira artikuluak?
Gordetzeko ikonoan klik eginda, artikulua BERRIAlagun erabiltzailearen kontuko 'Nire artxiboak' atalean gordetzen da. Erabiltzaile bakoitzak bere artikuluak gordeko ditu.

Nola iritsi 'Nire artxiboak' atalera?
Erabiltzaile izenaren menua zabaltzean, 'Nire artxiboak' atalaren izenburua agertuko da.

Nire artxiboetara sarbidea

Gordetako albisteetara sarbidea.

Bertan klikatuz gero, gordetako artxiboen zerrendara eramango du.  Zerrenda horretan artikuluen titularra, egilea, sarrera, irudia eta data erakusten dira. Titularra aukeratuta artikulu osora iristen da. Artikuluak gordetako zerrendatik ezabatu daitezke. Baita Twitter eta Facebook sare sozialen bidez banatu ere.

Nire artxiboen atala

"Nire artxiboak" atala.

Nola irakur daiteke BERRIA PDFn?
Orain arte bezala, BERRIAlagunek, BERRIAlagun harpidedunek eta BERRIAlagun iragarleek BERRIAren papereko edizioa PDFn irakurtzeko aukera dute. Zerbitzu honetan, hobekuntza batzuk egin dira. Batetik, orrialde bakarrean, BERRIAren papereko edizioaren azken zenbakiekin batera, gehigarriak eta lurraldekako Hitzak ere irakurri eta deskargatzeko aukera izango dute BERRIAlagun guztiek. Bestetik, egutegi baten bidez BERRIAren artxiboan bilatu ahal izango dute, dataren arabera. Azkenik, PDFren bistaratzailea web nabigatzailean zein tableta eta smartphonetan ere erabil daiteke. 
BERRIA PDFn irakurtzeko beharrezkoa da BERRIAlaguna izatea, BERRIAlagun kontua sortuta edukitzea eta saioa hasita egotea.

Non dago BERRIA PDFn irakurtzeko sarbidea?
BERRIA PDFn irakurtzeko atalera iristeko modua errazteko asmoz, gutxienez hiru sarbide eskainiko zaizkio BERRIAlagunari. Batetik, BERRIAren webguneko hasierako orrialdean bi sarbide topatuko ditu erabiltzaileak: lehena, goialdean, mantxetaren ondoan, eskuinaldean, eta, bigarrena, BERRIAlagunaren eremuarekin lotutako osagaiak laburbiltzen dituen bloke berezian, honen eskuineko izkinan. Azkenik, sarbide eraginkorrena erabiltzailearen menuan egongo da, BERRIAren orrialde guztietako goiko zintan, eskuinaldean. Baina gogoratu behar da erabiltzailearen menua agertzeko aurretik saioa hasi behar dela. BERRIAlagun kontuaren posta helbidearekin eta pasahitzarekin saioa hastean denean, erabiltzailearen izena agertzen da goiko zintaren eskuinaldean. Izenaren gainean klikatuz erabiltzailearen menua agertzen da eta hor dago Irakurri PDFn esteka zuzena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.