DONOSTIAKO ASTE NAGUSIA

Bi errefuxiatuk botako dute Donostiako Piraten txupinazoa

Errefuxiatuen gaia ikusarazteko hautatu dituzte, eta egitarauan presentzia izango dute Matti pertsonaiaren bidez. Bideoa: Piraten txupinazoa bi errefuxiatuk botako dute (Donostiako Piratak). [Youtube]https://youtu.be/-M7LvsGuong[/Youtube]

2016ko abuztuaren 5a
12:35
Entzun

"Elkartasuna funtsezko balorea da Piratontzat, eta hala izanik, ezin genion bizkar eman azken aldian hainbeste hildako eragiten ari den dramari", azaldu dute. Horregatik, Euskal Herrian aterpea aurkitu duten bi laguni eskaini diete txupinazoa botatzeko ardura: Hassana sahararrari eta Katherina ukrainarrari.

Nabarmendu dutenez, aurten txupinazoaren formatua eta ordutegia aldatu egingo da: Flamenkan egingo dute, 18:30ean. Ekitaldi "hunkigarria" izango dela adierazi dute.

Txupinazoa jaurtiko duten lagunez gain, Ezkila kapitaina ere aurkeztu dute: Aingura kofradiak izango du hura eramatearen ardura. "Ezkila da piraten mugimendu osoak bultzatzen dituen baloreen adierazle: euskalduna, feminista, Donostiako eta Euskal Herriko jai herrikoi eta parte hartzaileen bultzatzailea eta ingurugiroaren maitalea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.