Manifestazioa

"Independentistok prest egon behar dugu mobilizazio sozialaren lehen lerroan egoteko"

Jendetza bildu da Donostian 'Sortu Euskal Errepublika. Gora Herria!" lelopean deitutako manifestaziora. Han izan dira ezker abertzaleko aurpegi ezagun ugari, besteak beste, Arnaldo Otegi zerrendaburua eta Sortuko Zuzendaritza Nazionaleko kide Arkaitz Rodriguez.

Jendetza bildu da Sortuk deitutako manifestaziora. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
arantxa elizegi egilegor
2016ko abuztuaren 13a
22:20
Entzun

Arratsaldean, 17:00etarako minutu batzuk falta zirela, jendetza zegoen Donostiako Artzain Onaren plazan, Sortuk deitutako manifestazioa hasi zain. Sortu Euskal Errepublika. Gora Herria! lelopean abiatu dute martxa, ikurrinak, Nafarroako banderak eta euskal presoen aldek kartelak eskuetan. Bidean, berriz, presoak etxeratzearen eta independentziaren aldeko oihuak izan dira nagusi.

Zuloaga plazara iritsitakoan Sortuko Zuzendaritza Nazionaleko kide Arkaitz Rodriguezek hartu du hitza, eta salatu ez dagoela aukerarik "Espainia demokratizatzeko", eta errealitate horri aurre egiteko soilik irtenbide bat geratzen dela: "Independentistok prest egon behar dugu mobilizazio sozialaren lehen lerroan egoteko". Prozesu hori martxan jartzeko behar diren ezaugarriak ere zehatu ditu: "ilusioa, arima, pasioa eta konfrontazio baketsu eta demokratikoa".

Rodriguezek hizpide izan du Arnaldo Otegiren hautagaitzaren aurkako kanpaina ere. "Otegi Legebiltzarrean egongo da. Bidal dezatela Guardia Zibila edo legiko ahuntza nahi badute!". Horretarako, ordea, irailaren 25eko bozak gainditu beharko direla gogorarazi du ezker abertzaleko kideak, eta nabarmendu: "Gure ametsa da independentismoa sendotuta irtetea hurrengo bozetan. Eta amets hori inoizko amesgaiztorik okerrena izango da Estatuarentzat".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.