Albistea entzun

1966an 'Zeruko Argia'-n A.J. Ergoienek eginda argitaratutako elkarrizketa

 

Berria -

2005eko abenduak 27 14:46
Berri on batek artu gaitu egun auetan, Euskalerri osoan guztiz ezaguna dan Lourdes Iriondo abeslariak bi disko grabatu ditula Belter etxean, eta disko oiek egun gutxi barru argitaratuko dizkiotela. Berri pozgarria benetan. Aspalditik zegon jendea galdezka Lourdesen abestiak noiz agertuko ote ziran. Abeslari gutxi, izan ere, Lourdes bezain sakon jendearen bihotzean sartu diranak Bere abots legun eta eztitsu, eta bere abesti zoragarriak, zirrara aundi bat sortu dute ainbeste euskaldunen artean. Herririk herri ibilliaz, txalo ugari bildu ditu Lourdes'ek. Urain gaur egunez, bearrezkoak ziran bere diskoak, jendea zaleturik bai zegon entzuteko.Eta, atzenik, desio hori realidade biurtuko da. Ez nai bezain azkar, baiņan bai garaiz. Gertakizun hau dala ta, Lourdes'ekin alkarrizketa bat antolatu nai izan gendun, bere iritziak "ZERUKO ARGIA"ko irakurleeri agertu ahal izateko, "Ez dok amairu" taldeak batzarrak egiten ditun tokian arkitu gendun Lourdes, eta irripar batekin prestatu zen gure galderei erantzuna ematera, Bigarren aldia da aldizkari onen orrietan Lourdes'en iritziak agertzen dirala. Orain urte ta erdi, Lourdes abesten asi berria zenean, ementxe egin zitzaion lenengo alkarrizketa. Presentazio bat izandu zen hura. Gaur ez du Lourdes'ek presentaziorik bear, aski ezaguna bai da Euskalerri guzian. Bere arrera ona eskertu ondoren, onela asi giņan galdezka: =b Lourdes, noiz eta nola asi ziņan euskeraz abesten...? =b Egun batez, orain dala bi bat urte, nere lagun batek Andoain'go jaialdi batean euskeraz abesteko eskatu zidan Oso interesantea iruditu zitzaidan, eta pozin prestatu nitzan orretara. =b Asiera hura geroztik, beste herrietatik dei egingo zizuten: nun abestu zendun ondoren, eta nola jarraitu zendun aurrera? =b Loiola'ko herri- irratian jakindu zuten euskeraz abesten asia nitzala, eta ara dei egin zidaten Ondoren, Zizurkil'en Otaņo'ri, eta Asteasu'n Pello Errota'ri egin zitzaizkieten omenaldietan abestu nuen. Aiek izan ziran nere asierako egunik seņalatuenak. =bEuskeraz gitarrarekin abesten asi ziņaztenetatik, zu izandu ziņan lenengo andereņo bakarra. Euskal - publikoaren kezkarik ez al zendun? =b Ez Euskal publikoa oso ondo portatu zen beti nerekin asieratik, eta konfiantza aundiarekin abesten nuen. Lourdes Iriondo alde batetik bestera dabill abeslari. Orain aste batzuek, Bilbo'n abestu zuen "Ez dok amairu" taldearekin. An izandu giņan entzuten gu ere, eta gauz batetaz konturatu giņan: Lourdes'en abestiak oso sakonak dirala. Eta gai oso sakonak dirala Eta gai ontaz galdera bat egin nai genioke... =b Lourdes; gaurko zure abestiak eta asierako aiek, berdiņak aldira? =b Ez Ez dira berdiņak Oraingo auek "gogorragoak" dira. =b Eta zergatik da orrela...? =b Gogortasun hori ez da nere abestietakoa bakarrik. Toki geienetan orrela da. Bear bada, lehenago abestia gauz polit bat bezela konsideratzen zen. Esakizun aundirik gabeko gauz ariņ bat bezela Gaur berriz, esakizun aundiak ditu herriari kantatzen zaion abestiak. Beste kontzientzi batekin kantatzen da gaur. Herriaren problemak kantatzen dira... =b Abestia ez da beraz zuretzat gauz ariņ bat? =b Abestia era askotakoa izan liteke. Abesti ariņa; maitasun abestia; dantzarakoa..., milla eratakoa. Baiņan gaur iņoiz baiņo geiago, abestia herriari bere problemataz itzegiteko modu bat da, batez ere. =b Lourdes..., esaiguzu mesedez zuri gustatzen zaizkitzun abeslarien izenen bat =b Raimon, Aznovour, Joan Baez, Brel... eta beste gaurko asko ta asko dira gustatzen zaizkidanak. Lourdes'ek oso serio erantzuten du, eta noizik bein irripar goxo bat irtetzen zaio. Bere abestiak jendea liluratzen dute Urnieta'ko Lourdes Iriondoguztiz neskatx egokia da... Tentalari sentitzen gera eta galdera ausarditsu bat egiten diogu. Erantzungo ote du... ? =b Aizu Lourdes... senargairik bai al dezu? =b Au entzutean, Lourdes'ek parre zabal bat egiten du. Zer ba...? Ezkontzarako eskari egin bear al didazu? Eta berriro parre egiten du, eta baita guk ere. Ez dago Lourdes arrapatzerik... Berriro serio jartzen gera, eta nere atzeneko galderak egitera prestatzen naiz, bera geiegi nekatu ez dedin. =b "Ez dok amairu" taldekoa zerala entzun det. Esango al zenidake, mesedez, "Ez dok amairu" zer den? =b Ba, ara Euska, abestia galdutzen ari zala konturatu giņan. Aspalditik, gazte jendeak irrati eta telebisioan entzuten zituen abestiak kantatzen zituan Gauz onen arrazoia zein ote zen pentsatzen jarri giņan, eta iritzi batera iritxi giņan: euskal gaztediari etzaizkiola abesti zaharrak aski. Boga -boga ez dala aski. Gaztediak garaiko abesti berriak bear dituala. Eta ontaz konturatu giņanean, euskal abeslari guztiak batu egin giņan eta "Ez dok amairu" taldea sortu genuen. =b Orduen, zuk diozunez, "'Ez dok amairu" taldeak abesti berri serioak bakarrik kantatzen ditu... =b Ez; ez da ori ere. Guk, antziņako abesti jatorrak berpiztu egin nai ditugu: eta, era berean, abesti berriak sortu, era guzitakoak. Orregatik, egin zagun kontu, "Ez dok amairu" taldean, Mikel Laboa'k eta Yon Mingo'k antziņako abesti zaharrak abesten dituzte. J. A. Villar'ek, berriz, modako abestiak, euskerara itzulita. Benito Lertxundi'k ere ori egiten du, eta gaņera berak sortzen ditu berriak Julian Lekuona, Xabier Lete'k eta nik, problema eta protesta batzutaz itzegiņaz abesten degu. Atzenik, "Biurriak" eta "Yolos" taldeak, "ye-ye" abesti ritmikoak. Baita ere, Arza anaiak txalaparta jotzen dute, eta Luis Bandres'ek alboka... Ikusten dezun bezela, denetik dago. Ezin liteke esan ba onelakoa edo orrelakoak "abakarrik" gerala. Gaurkoak izan nai degu eta ori da dena. =b Lourdes, etzaitugu geiegi nekatu nai. Oso ondo agertu diguzu zuen talde berriaren izakera. Zurekin gaude gu ere, ezin bestean, eta irakurle geienak orrela egongo dirala seguru gaude... Lourdes, orain, atzenik, notizi baten berri emango al zeniguke? Bartzelona'n disko batzuek grabatzen egona zerala entzun degu: egia al da albiste pozgarri ori...? =b Bai; ala da Belter etxean bi disko grabatu ditut, eta laixter agertuko dirala agindu zidaten... =b Pozik al zaude ori dala ta? =b Bai, jakiņa; pozik egon bear. =b Lourdes; bukatu baiņo len azkeneko gauza bat jakin nai genduke... Zure disko auek famarako bidean jarri zindeteke; ametsik egiten al dezu sentidu orretan...? =b Lourdes'ek berriro irripar egin du. Ez dut orrelako ametsik. Nik ez det fama desio; etzait batere ajola. Nik euskal publikoak eskatzen ditalao abesten det, eta orregatik grabatu ditut disko auek, ez beste ezargatik... Euskal abestia mundu guztian zabaldu dedilla; ortan saiatu bear giņake. Ori da "Ez dok amairu" koen ametsa. Merezi du saltzea; ez al zaizu iruditzen... ? Ixillune bat egin da, eta gu Lourdes'en gandik beste bat arte agurtzen gara, alkarrizketa au eskeiņi digulako bihotzez eskertuaz. Despeditzerakoan, Lourdes Iriondo'ri eta "Ez dok amairu" ko abeslari guztieri, suerte aundi bat opa diegu emendik aurrerako beren eginkizunetan ere. Orain Lourdes'en abestiak argiteratuko diran bezela, laixter taldeko denok argitaratuko omen dituzte beren diskak, banan-bana... Gaztedia berriro martxan jarri da, eta inoiz baiņo obetoago ari dira lanean... Ez al da au seņalerik onena...? A J. ERGOIEN

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Boluntario batzuk lanean. ©ERRIGORA

Ehunka boluntario auzolanean

Errigora

Urtero bezala, ehunka boluntario auzolanean ari dira Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainan. Bat egin Errigora Balioekin leloarekin egingo da, hilaren 29ra arte, eta Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak eskuratu daitezke. Kalitate bikaineko elikagaiak.

Lizardi BHI ikastetxea. ©LIZARDI BHI

Arteen prestakuntza Lizardi institutuan

Lizardi BHI ikastetxea

Zarauzko Lizardi BHI ikastetxean batxilergoko modalitate guztiak egin daitezke. Batxilergo Artistikoa bere bi modalitateekin eskaintzen duen Urola Kostako ikastetxe bakarra da: Arte Plastikoak modalitatea eta Musika, Dantza eta Arte eszenikoak modalitatea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...