Albistea entzun

Memoria historikoa

Asironen aurkako pintaketak azaldu dira Iruñean, Mola eta Sanjurjo hobitik ateratzea erabakitzeagatik

"Asiron, ausartu hadi bizirik daudenekin", idatzi dute Donibaneko igerilekuetako horman eta Uharteko Aretako industrialdean agertutako pintaketetan. Udalak ezabatu du Iruñekoa. Iruñeko Udalak gaur hasi du bi militarrak Erorien Monumentutik ateratzeko prozesu administratiboa.

Uharteko Areta industriagunean egin duten pintaketa. /
Uharteko Areta industriagunean egin duten pintaketa. / Idoia Zabaleta/Argazki Press

Berria -

2016ko irailak 1 07:40

Aspaldikoa zen eskaera, eta Joseba Asironek Iruñeko alkatetza hartu zuenean iragarri zuen memoria historikoaren legea betetzeko prozedura hasiko zuela. Hala, alde guztiekin hitz egin ostean, atzo iragarri zuen udalak Emilio Mola eta Jose Sanjurjo jeneralen gorpuzkiak Erorien Monumentutik ateratzeko asmoa. Erabakia, ordea, ez da guztien gustukoa izan, eta gaur goizean Asironen aurkako pintaketak agertu dira Iruñean eta Uharten: Donibaneko igerilekuetan eta Aretako industrialdean, hurrenez hurren. "Asiron, ausartu hadi bizirik daudenekin" irakur daiteke horietan. Iruñeko Udalak eguerdian ezabatu du Donibane auzoko pintaketa.

Sanjurjoren familiak oharra kaleratu du erabakiaren kontra. "Oinarrizko eskubideak" urratu dizkietela uste dute; haien "familia eta memoria laidoztatu" dituztela azpimarratu dute, eta salatu dute "ofizialki" inork ez diela eman gorpuzkiak ateratzeko asmoaren berri. "Adiskidetzea" lortu nahian ibili beharrean "gatazka" sustatzea aurpegiratu diote Iruñeko alkateari. Ohartarazi dute beren esku dauden prozedura guztiak abiatuko dituztela: "Gure aitaren eta aitonaren izen onaren eta ohorearen alde".

Asironek, ordea, ziurtatu du familia guztiei eman zietela asmoaren berri, eta horietako gehienekin ados jarrita hartu dutela gorpuzkinak hobitik ateratzeko erabakia. Asironek azaldu du udaleko "ordezkari kualifikatuak" jarri zirela harremanetan senideekin, gaiaz hitz egiteko; zazpi lagunen arrastoak atera nahi dituzte, eta horietako seiren senideekin jarri dira harremanetan, zazpigarrenari ez baitzaio oinordekorik ezagutzen. Familia gehienak agertu ziren ados gorpuzkiak hobitik ateratzearekin, Asironen esanetan.

Oroimen historikoa izan du hizpide Asironek: "Guk ez dugu egiten memoria historikoaren aginduak bete baizik". Eta erantsi du: "Galdera ez litzateke izan behar zergatik egiten dugun hau, lehenago zergatik ez den egin baizik".

UPN ez da fio

UPNk ez du hitz onik izan EH Bildurentzat. Asironekin ez dela fiatzen argudiatuta, gorpuzkiak hobitik ateratzeari buruzko espedientea eskatu du. Enrique Maia zinegotziak prentsaurrekoan azaldu duenez, Asironek atzo egin zuten bozeramileen batzordean esan zuen hobitik aterako dituztenen familiak jakinaren gainean eta ados daudela; eta artzapezpikutza ere halaxe dagoela "familiak ados badaude". Hori hala dela azaltzeko txosten juridikoak zituela esan zuen Asironek bilera horretan, Maiaren arabera. Horregatik, eta Sanjurjoren familiaren oharra ikusita, txosten horiek eskatu ditu Maiak.

Dena dela, ez dira denak iritzi berekoak. Ahaztuak elkarteko bozeramaile Carlos Otxoaren iritziz, "pozgarria" da udalak hartutako erabakia, nahiz eta 80 urteren ondoren zenbait kontu oraindik ezkutuan dauden. "Justiziari dagokionez, aurrerapausoak egiten ari gara, baina ez dakigu noraino iritsiko diren", azaldu dio Otxoak BERRIAri.

1936ko estatu kolpearen buruzagi nagusietako bi izan ziren Mola eta Sanjurjo: kolpearen beraren diseinatzaile nagusia lehena, eta matxinadaren buruzagi nagusi bilakatu behar zuena bigarrena. Ordea, biak hegazkin istripuz hil ziren.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Zaldibarko zabortegiko egituratze eta egonkortze lanak, 2021ean. ©BERRIA

Zaldibarko zabortegiaren gainean industrialde bat eraiki zitekeen aztertzeko eskatu zuen Jaurlaritzak

Imanol Magro Eizmendi

Ez eraikitzea aholkatu du txostenak, askotariko arrazoiengatik, baina haien artean ez dago Joaquin Beltranen gorpuak bertan dirauela. Sprilur agentziaren bitartez egin zuen eskaera. Auziaren instrukzioa beste sei hilabetez luzatu dute.

Nekane Arratibel irakasle eta ikertzaileak <em>Zer behar dute gazteek?</em> jardunaldietan parte hartu zuen atzo, Bilbon. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Euskara, gazteen ikuspegitik

Olatz Silva Rodrigo

Lehen mailako ikasleen profil linguistikoa ezagutzeko ikerketa egin du Mondragon Unibertsitateak. Azterlanaren arabera, testuinguruak eragina dauka gazteen hizkuntza ohituretan eta hautuetan
 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Periferia maiz deserosoa da, eta injustizia ere bada»

Gotzon Hermosilla

Euskarari eta euskal kulturari dagokionez periferian dauden gazteek «euren zentroak» sortzen dituztela azaldu du Jauregizuriak, eta hori «balioetsi» behar delakoan dago.
Garbiñe Aranburu, gaur goizeko prentsaurrekoan. ©LAB sindikatua

Hezkuntza sistema publikoko plantillak mantentzea adostu dute LABek eta Eusko Jaurlaritzak

Iosu Alberdi

Lan baldintzei eta hezkuntza ereduari buruzko proposamenak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak mahai sindikalean, eta ontzat jo ditu LABek. Mahai sektorialetan jarraituko dute negoziazioek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.