Zaintzapeko neska baten aita epaituko dute, alaba bortxatzea egotzita

2016ko azaroaren 15a
13:22
Entzun

Arabako Foru Aldundiaren zaintzapean dagoen 13 urteko neska baten aita epaituko dute gaur, alabari sexu gehiegikeriak egitea eta hura jotzea egotzita. Castelloko (Katalunia) Lurralde Auzitegian epaituko dute, familia han bizi baitzen 2010ean, erasoak gertatu zirenean.

2013ko apirilean etorri zen familia Gasteizera bizitzera, eta urtebete geroago salatu zuen neskak bere aitak bortxatu egin zuela, orduan tutore zuenari egindako idazlan autobiografiko batean. Handik hilabetera utzi zuten neska Arabako Aldundiaren zaintzapean.

2015etik dago preso aita, behin-behinean, eta gaur epaituko dute. Fiskalak 37 urteko espetxe zigorra jartzeko eskatzen du.

Akusazioaren arabera, emaztea eta beste bi semeak ez zeuden uneak baliatzen zituen gizonekoak alaba behartzeko. Gerrikoarekin jotzen zuen, gauzak botatzen zizkion, gutxietsi egiten zuen... Eta, horrekin erabat ezdeus utzita, sexualki behartzen zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.