Bihar 'Berria'-n

Naturan hazi eta hezi

Naturarekin harremanetan egoteak onura ugari ekartzen dizkio gizakiari, bai fisikoki zein psikologikoki. Horregatik, haurrek egunero naturarekin hartu-emana izan dezaten bermatzeko, basoak eskola bihurtzen dituzte leku askotan. Euskal Herrian ere badira hainbat kasu: Ozaetan eta Donostian, kasurako

Haurrak, Ozaetako basoan. PLISTI-PLASTA HEZIKETA GUNEA
Nagore Etxeberria.
2016ko azaroaren 18a
10:48
Entzun

Ozaetako Plisti-plasta heziketa gunean eta Donostiako Bihotz inguru baso jolasgunean basoa da jarduera ororen ardatz. Han, basoan ikasten dute haurrek, eta basoan jolasten dira. Ikerketa zientifiko ugarik aspalditik erakutsi dute naturarekin harremana izateak dakartzan onurak gizakiaren osasunean eta ongizatean. Hala, hainbat herrialdetan aspaldidanik hasi ziren baso eskolen eredua lantzen. Europa iparraldean oso errotua dagoen eredua da, eta Alemanian, zer esanik ez: 1.000 baso eskolatik gora daude han. Euskal Herrian ere ari dira ingurunean kokatutako lehen eskolak sortzen eta loratzen: Ozaetakoa eta Donostiako dira bi kasu. Beste batzuk, berriz, sortze bidean dira: Kutxa Ekogunean, esaterako.

Baso eskolei eta pedagogia berdeari buruzko erreportajea argitaratuko du bihar Berriak, Bizigiro sailean. Ozaetako eta Donostiako proiektuak aipatuko dira, baita hurrengo urtean Donostiako Kutxa Ekogunean martxan jarri nahi duten proiektu ere.

Txema Hidalgok Nafarroako kantu zaharrak bildu ditu, eta bi liburutan argitaratuko ditu. Azkueren testuekin aritu da lanean, eta inoiz argitaratu gabeko hainbat kanta daude abesti zaharren artean. Azkueren testuetan aurkitu dituen seiehundik gora dantza ere aipatuko ditu. Hidalgoren lanari buruzko erreportajea ere irakurri ahal izango da biharko Bizigiro gehiagarrian.

Asteburuan egin daitezkeen txangoen artean, Tolosan (Gipuzkoa) bihar egitekoak diren Euskal Jaia aipatuko da asteburuko proposamenetan. Eta zinemari eskainiriko tartean, berriz, Robert Zemeckisek zuzendariaren lanari buruz hitz egingo du Gontzal Agotek. Allied da filma, eta Bigarren Mundu Gerran girotutako espioien pelikula da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.