istripua

Kolonbiako hegazkin istripuan 76 lagun hil dira

Chapecoense futbol taldeko kideak zihoazen hegazkinean, besteak beste, Medellin inguruan erori den hegazkinean. Bost lagun atera dira bizirik.

Ospitaleko langileak zaurituak iristeko zain. LUIS EDUARDO NORIEGA A. / EFE
2016ko azaroaren 29a
09:02
Entzun

Jose Gerardo Acevedo Medellingo Poliziaburuak baieztatu du, 76 lagun hil eta bost zauritu direla Jose Maria Cordova aireportuaren inguruan izan den hegazkin istripuan. "Hasieran sei lagun atera ditugu bizirik, baina bat hil egin da gero", esan du. Jackson Follman, Alan Ruschel eta Marcos Danilo Padilha futbol jokalariak, Rafael Henzel kazetaria eta Ximena Suarez eskifaiako kidea dira bizirik atera direnak.

Jose Maria Cordova aireportuaren inguruan izan du istripua hegazkinak. Brasildik zetorren, eta Chapecoense futbol taldeko jokalariak, kazetariak eta eskifaiako kideak zihoazen barruan. Medellinera bidean ziren, han Hegoamerikako Kopako finala jokatzekoa baitzen futbol taldea. Lamia konpainiakoa da hegazkina, Boliviakoa, eta hangoak dira eskifaiako kideak.

Oraindik ez da jakin zerk eragin duen ezbeharra, baina Medellingo Jose Maria Cordova aireportutik berri eman dutenez, lurra jo aurretik larrialdi deia egin du hegazkinak, akats elektrikoak zituelako. Topatu dituzte kutxa beltzak, eta espero dute horien bidez argitzea hegazkina zergatik erori den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.