MASKARADAK
Zuberoako maskaradak, urtarrilaren 22tik aurrera
Dantzan.eus atariak argitaratu du 2017ko maskaraden egutegia.

Datorren urteko maskaraden lehen ekitaldia urtarrilaren 22an egingo dute Pettarra eskualdeko sei herritako gazteek. Zuberoako Jauna elkarteko kideak dira maskaradak plazaratuko dituztenak, Ezpeize-Undureine, Urrustoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile herrietako gazteak hain zuzen ere. Allande Davant ari da maskaraden prestaketak zuzentzen errejenta lanetan, eta dantza irakaslea Margot Fauri da.
Honakoa da egutegia:
Urtarrilak 22, igandea: Ezpeize
Urtarrilak 29, igandea: Gotaine
Otsailak 5, igandea: Altzai-Lakarri
Otsailak 12, igandea: Altzuruku
Otsailak 19, igandea: Muskildi
Otsailak 26, igandea: Pagola
Martxoak 4, larunbata: Maule
Martxoak 11, larunbata: Idauze
Martxoak 18, larunbata: Iruri-Zalgize
Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe
Apirilak 2, igandea: Larraine
Apirilak 9, igandea: Hoki
Apirilak 16, igandea: Barkoxe
Apirilak 23, igandea: Gamere
Apirilak 30, igandea: Urrustoi
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.