Derbia

Hutsean amaitu da Athleticen eta Alavesen arteko partida

Oso parekatua egon da partida hasiera-hasieratik. Gol aukera ugari izan dituzte bi aldeek, baina bietako inork ez du lortu markagailuan aurrea hartzea.

Athletic eta Alavesen arteko derbia jokatu dute San Mamesen. MONIKA EL VALLE / ARGAZKI PRESS
arantxa elizegi egilegor
2017ko urtarrilaren 8a
17:23
Entzun

Ez zaio ikusgarritasunik falta izan, ez eta indarrik ere, baina ez batak ez besteak ez ditu hiru puntuak eskuratu. Izan ere, hasiera batean etxekoek jokoa kontrolpean zutela zirudien arren, berehala geratu da argi Alavesekoak ez zeudela atzean zain geratzeko prest. Hala, bi taldeak oso parekatuta aritu dira, eta hutsean amaitu da derbia.

Lehen zatian, zuri-gorriak gogoz irten dira zelaian, eta izan dituzte gol aukera ugari ere. Ordea, aukera argiena aurkariek izan dute. Lehen zatiaren azken minutuetan Camarasaren oinetara hedu da baloia, eta hark atera bota du, zutoina jo du, ordea. Minutu batzuk lehenago, berriz, min hartu du Kepa Arrizabalaga atezainak. Athleticek jakinarazi duenez, lesio muskularra du zuri-gorriek eskuin koadrizepseko aurreko zuzenean. Iraizotz atera du Valverdek haren tokian.

Bigarren zatian, lehenengoan gertatu bezala, zuri-gorriak izan dira nagusi lehen minutuetan, baina partida amaitzear zela erasora jo dute Pellegrinorenek. Alferrik, ordea, ez bata ez bestea ez baitira gai izan markagailua estreinatzeko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.