Euskara

Autobideak toki gehiago, euskarak gutxiago

Atzo arte behintzat, Baiona eta Beskoitze arteko autobideko obrek euskarazko seinaletikoaren desagertzea ondorioztatu zuten. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aukera izan du Vinci enpresarekin biltzeko, A-63 (Baiona eta Biriatu artean) eta A-64ko (Paueko autobidea) obrez arduratzen dena bera, azken asteetan sare sozialetan egin zen salaketari erantzun bat biltzeko xedez.

Iparraldeko Hitza
2017ko urtarrilaren 12a
17:29
Entzun

Bilkuran, Gilles Riondy obren operazioetako zuzendariak eta Nikolas Mazeau lurralde zuzendariak argi utzi dute euskarazko panelak berriz ezartzearen erabakia hasieratik hartuta dagoela, eta aurten berriz ere ezarriak izango direla. Hizkuntz Eskubideen Deklarazio Unibertsalean oinarrituz, Behatokiak nabarmendu du irteerak ez ezik autobide erdian zubi gisa ezarriak diren panelek ere hizkuntz irizpideak bete behar lituzketela. Horren harira, tokiko nagusiek estatuari eman diote erantzukizuna, eta oroitarazi Frantziak ez duela frantsesa ez den beste hizkuntzarik baimentzen beren autobideetan. Halaber, enpresariek azpimarratu dute “Euskal Herrian dagoen zatiari dagokionez euskararen presentzia bermatzeko irtenbide baten bila aritu direla elkarlanean”.

Behatokiak positibotzat jo du Vinciren jarrera. Euskal Elkargo bakarraren testuinguruan kokatuz, euskararen zaindariek “elkargo honek izango duen erronka nagusietako bat hizkuntza politika izango dela” espero du, “eta arlo horretan erantzukizuna badagokiola euskal biztanleen hizkuntz eskubideak errespetatuak izateko tresnak eta baliabideak jartzeko”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.