Pilota

Pilotak eta pilotariak prest dira larunbateko lehiarako

Iruñeko Labrit pilotalekua betetzea espero da binakako txapelketako aurreneko finalerdian.

Bengoetxea VI.a asteleheko partidan. JON URBE, ARGAZKI PRESS
2017ko martxoaren 8a
12:45
Entzun

Lau pilotariak gustura gelditu dira gaur larunbateko partidarako aukeratu dituzten pilotekin. Ikusmin handia dago larunbatean Labriten jokatuko den partidarako: Olaizola II.a-Untoria / Bengoetxea VI.a-Larunbe. Gainera, bi bikoteek esan dute txapelketa osoan egon diren "aldirik onenean" daudela finalerdiak jokatzeko.

Binakako txapelketetan Olaizola II.ak eta Bengoetxea VI.ak elkarren kontra jokatzen duten 15. partida izango da larunbatekoa. Aurreko 14 partidetatik 11tan Olaizola II.a izan da garaile, baina horri ez dio garrantzirik eman gaurko aukeraketan Olaizola II.ak berak. Aurrekoetan gertatuak gertatu, larunbateko partida irabazi behar dela azpimarratu du.

Bengoetxea VI.ak esan du estatistika horrek erakusten duela pilotari handia dela Olaizola II.a , eta ez dela erraza izango larunbateko partida. Gaineratu du, haren ustez, Olaizola II.a-Untoria eta Irribarria-Rezusta direla txapelketa irabazteko faboritoak.

Hain justu, igandean jokatuko dute bigarren finalerdia Irribarriak eta Rezustak, Elezkano II.aren eta Zabaletaren kontra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.