Kronologia

2011ko urritik, 2017ko apirilera

enekoitz esnaola
2017ko martxoaren 17a
18:06
Entzun

Iazko urriaren 20an bost urte bete ziren ETAk jardun armatuaren amaiera iragarri zuenetik. Hauek dira haren armagabetzeaz izandako gertakari nagusiak.

2011ko urria: Aieteko Adierazpena eta ETAren jakinarazpena jardun armatuaren bukaeraz.

2011ko azaroa: PPren gehiengo osoa Espainiako hauteskundeetan. Moncloan 2004tik PSOE egon zen.

2013ko martxoa: ETAren agiria, Aietera iristeko Espainiak eta biek konpromiso batzuk hartu zituztela jakinaraziz, eta Osloko elkarrizketa gunea desegin zela esanez. 

2014o otsaila: ETAren bideoa armagabetzearen hasieraz, egiaztatzaileen presentziarekin.

2014ko uztaila: ETAren jakinarazpena borroka armatuaren egitura logistikoa eta operatiboa desegiteaz.

2014ko urria: Baionako adierazpena bakegintzaz, sentsibilitate guztien parte hartzearekin.

2014ko abendua: ETA armagabetzeko Jaurlaritzaren plana.

2015eko apirila: EH Bilduren Bakerako Euskal Bidearen aurkezpena. Besteak beste, ETAren armagabetzeaz.

2015eko ekaina: Parisko Bake Konferentzia.

2015eko iraila: David Pla eta Iratxe Sorzabal etakideen atxiloketa, Baigorrin (Nafarroa Beherea). Plak abenduan Gara-n esan zuen konponbiderako ETAren ordezkaritzako kidea dela.

2016ko otsaila: Foro Sozialaren eskaera Hegoaldeko bi gobernuei ETAren armagabetzeaz.

2016ko maiatza: Ezker abertzalearen Abian prozesuko txostenak ebatzi zuen estrategia independentistaren barruan kokatu behar dela gatazkaren ondorioen agenda.

2016ko urria: Foro Sozialak izaera iraunkorra hartu zuen. ETAri "lehenbailehen" armagabetzeko eta gizartea aintzat hartzeko eskaera.

2016ko azaroa: Mikel Irastorza atxilotu zuten, Azkainen (Lapurdi). ETAko buruzagitzako kidetzat jo zuten.

2016ko abendua: Luhuson (Lapurdi) ETAren armagabetzearen aurkako polizia operazioa. Frogatu zen gizarte zibilak hartu duela ETAren armak suntsitzen hasteko ardura. Bost atxilotuak baldintzapean libre utzi zituzten.

2017ko apirila.Txetx Etxeberri gizarte ekintzaileak gaurko Le Monde egunkarian esan du ETA datorren apirilaren 8an armagabetuko dela "erabat".

Gatazkaren ondorioetako kronologia

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.