Futbola
Alaves nagusi Realaren aurkako derbian (1-0)
Deyversonen gol batek erabaki du gipuzkoarren eta arabarren arteko lehia. Emozio eta erritmo handikoa izan da neurketa.

Derbi polita, lehiakorra eta emozioz betetakoa jokatu dute Alavesek eta Realak, gaur, Mendizorrotzan. Azken jardunaldietako joera ikusi da. Alaves gora doa jokoan eta emaitzetan; Realak, berriz, duela aste batzuetako bizitasuna eta joko maila galdu ditu. Deyversonek sartu du arabarren gola lehen zatian, eta ahalegindu arren Eusebio Sacristanen mutilek ezin izan diote buelta eman emaitzari. Epaileak Granero kanporatu du, arean botatzeagatik bigarren txartela erakutsi ostean. Jon Guridik debuta egin du Realarekin, eta giro paregabea izan da harmailetan.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.