PILOTA

Finalean, Irribarria-Rezusta eta Bengoetxea-Larunbe

22-18 irabazi die bikote gipuzkoarrak Olaizola II.ari eta Untoriari.

Irribarria eta Olaizola, elkarri bostekoa ematen. ARGAZKI PRESS
2017ko martxoaren 26a
15:09
Entzun 00:00:0000:00:00

Partida ikusgarria eta gogorra jokatu dute Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak, alde batetik, eta Aimar Olaizolak eta Alvaro Untoriak, bestetik. Finalaurrean, gipuzkoarrek zuten errazago finalean izateko, eta horiek azkar batean lotu dute sailkapena. Olaizolak eta Untoriak, ordea, hortzak estutu dituzte, eta gertu izan dute finala. Azkenean, gipuzkoarrentzat izan da partida, eta, horrela, Bengoetxea-Larunberentzat sailkapena.

Irribarria eta Rezusta indartsu sartu dira partidan; 5-0 hasi dira aurretik, eta lan erdiak egiterako, Olaizolak eta Untoriak hiru tanto baino ez zituzten eginak. Gipuzkoarrek berehala egin dute 13. tantoa, finalerako sailkapena ematen ziena. 17-10 ere joan dira aurretik. Hor, baina, Olaizolak eta Untoriak tanto bikainak egin dituzte, partidan aurretik jartzeraino. Hamazazpinakoa izan da lehen berdinketa, baina, hemezortzinakoarekin batera, gorriek bata bestearen atzetik egin dituzte tantoak, 22ra heltzeraino. Azkenean, 22-18.

Apirilaren 9an Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko dute finala Irribarria - Rezustak eta Bengoetxea VI.a - Larunbek. Bi aukera zituzten Bengoetxeak eta Larunbek finalean egoteko; Irribarriak eta Rezustak irabaztea, edota gipuzkoarren bikoteak hamahiru tanto baino gutxiago egitea.

Laugarren partida izango da finaleko bi bikoteek elkarren aurka jokatuko dutena. Lehenengo bietan, Bengoetxeak eta Larunbek irabazi zuten, eta finalaurrekoan, berriz, Irribarriak eta Rezustak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.