Kronologia: 2011ko urritik, 2017ko apirilera

2017ko apirilaren 10a
15:33
Entzun

Iazko urriaren 20an, bost urte bete ziren ETAk jardun armatuaren amaiera iragarri zuenetik. Hauek dira haren armagabetzeaz izandako gertakari nagusiak.

2011 urria: Aieteko Adierazpena eta ETAren jakinarazpena jardun armatuaren bukaeraz.

2011 azaroa: PPren gehiengo osoa Espainiako hauteskundeetan. Moncloan 2004tik PSOE egon zen.

2013 martxoa: ETAren agiria: Aietera iristeko Espainiak eta biek konpromiso batzuk hartu zituztela jakinarazi zuen, eta Osloko elkarrizketa gunea desegin egin zela. 

2014 otsaila: ETAren bideoa armagabetzearen hasieraz, egiaztatzaileen presentziarekin.

2014 uztaila: ETAren jakinarazpena borroka armatuaren egitura logistikoa eta operatiboa desegiteaz.

2014 urria: Baionako adierazpena bakegintzaz, sentsibilitate guztien parte hartzearekin.

2014 abendua: ETA armagabetzeko Jaurlaritzaren plana.

2015 apirila: EH Bilduren Bakerako Euskal Bidearen aurkezpena. Besteak beste, ETAren armagabetzeaz.

2015 ekaina: Parisko Bake Konferentzia. Armagabetzeaz ere hitz egin zuten.

2015 uztaila: Frantziako Poliziak Iñaki Reta eta Xabier Goeienetxea atzeman zituen, Ortzaizen (Nafarroa Beherea). ETAren aparatu logistiko-militarrarekin lotu zituzten.

2015 iraila: David Pla eta Iratxe Sorzabal etakideen atxiloketa, Baigorrin (Nafarroa Beherea). Plak abenduan Gara-n esan zuen konponbiderako ETAren ordezkaritzako kidea dela.

2016 otsaila: Foro Sozialaren eskaera Hegoaldeko bi gobernuei ETAren armagabetzeaz.

2016 maiatza: Ezker abertzalearen Abian prozesuko txostenak ebatzi zuen estrategia independentistaren barruan kokatu behar dela gatazkaren ondorioen agenda.

2016 urria: Foro Sozialak izaera iraunkorra hartu zuen. ETAri "lehenbailehen" armagabetzeko eta gizartea aintzat hartzeko eskaera.

2016 azaroa: Mikel Irastorza atxilotu zuten, Azkainen (Lapurdi). ETAko buruzagitzako kidetzat jo zuten.

2016 abendua: Luhuson (Lapurdi), ETAren armagabetzearen aurkako polizia operazioa. Frogatu zen gizarte zibilak hartu duela ETAren armak suntsitzen hasteko ardura. Bost atxilotuak baldintzapean libre utzi zituzten.

2017 martxoa. Txetx Etxeberri gizarte ekintzaileak martxoaren 17an Le Monde egunkarian esan zuen ETA datorren apirilaren 8an armagabetuko dela "erabat".

2017 apirila. ETAk apirilaren 7an BBCra igorritako agiri batean jakinarazi zuen erakunde armagabea zela jada. 

2017 apirila. ETA armagabetzea gauzatu zen apirilaren 8an. Frantziako Poliziak haren armategia jaso zuen, gizarte zibilaren zaintzapean. Goizean agerraldi instituzional bat izan zen Baionako herriko etxean; arratsaldean, herritarren elkarretaratze handi bat, Baionan bertan. 

2017 apirila: BERRIAk apirilaren 10ean argitaratu zuen ETAren armagabetze prozesua Luhusokoek eta Frantziako Estatuak adostua izan zela.

Gatazkaren ondorioetako kronologia

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.