Zientzia

Zientziarik gazteena sozializatzen

DBHn eta Batxillegoan diren ikasleek sortutako 110 zientzia eta teknologia proiektu aurkeztu ditu Zientzia Azokak Bilboko Plaza Barrian

Gizon bat ikasle talde baten zientzia proiektua ikusten, Blboko Plaza Barrian. MARISOL RAMIREZ/ARGAZKI PRESS
Inigo Astiz
2017ko maiatzaren 6a
08:35
Entzun

Ehunka pertsona bildu ditu gaur Bilbon Elhuyar fundazioak antolatutako Zientzia Azoka egitasmoak. Euskal Herri osoko, 33 ikastetxetako 1.150 ikasle aritu dira aurtengo ikasturtean zientzia eta teknologia proiektuak taldeka lantzen, eta egindako lan horren guztiaren lagin bat jarri dute ikusgai Plaza Barrian. DBH eta Batxillergoa ikasten ari diren ikasleak izan dira guztiak, eta 350 proiektu sortu dituzte guztira. Haien artean, 110 proiektu aurkeztu dituzte plazako arkupeetan jarritako erakusmahaietan gazteek, eta haien inguruko azalpenak eman dizkiete jakin-minez joan zaizkien herritarrei. Eguerdian zabaldu dute azoka, eta 21:00etan itxiko.

Zientziari ikusgarritasuna ematea aipatu du helburuen artean Leire Cancio Elhuyar fundazioko zuzendariak. “Gazteei zientzia, teknologia eta ikerketa hurbiltzea da gure helburua”. Plaza Barriko aurkezpenaren garrantzia azpimarratu du, baina gogorarazi du urte osoan aritu direla ikastetxeak lanean. “Hau festa bat da, baina egindako lan osoaren zati bat erakusten dugu. Aitzakia bat da hau jendea zientziara hurbil dadin, eta gure helburua da zientzia interesgarria dela ohartzea”

Estereotipoak apurtzen

Euskal Herriko ikerlariengana jo dute laguntza eske ikasleetariko askok, Canciok dioenez, eta sare hori ezagutzearen garrantzia ere nabarmendu du. Estereotipoak apurtzeko ere balio dezake, gainera, dioenez. “Elkar ezagutze hori da aberasgarriena. Eta, halakoetan, ikasleek ezagutzen dute kimikari bat, eta ikusten dute dela emakume bat gaztea, eta badoaz rol estereotipatuak apurtuz. Eta hori ere inportantea da”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.