Funtzio publikoa

EAJ-PP akordioak zerbitzu publikoak "ahultzen" dituela salatu du LABek

Sindikatuak esan du bi alderdiek "estrategia bera" dutela zerbitzu publikoak pribatizatzeko

Montoro, Azpiazu eta Erkoreka, akordioa berresteko bileran, aste honetan Madrilen. /
Montoro, Azpiazu eta Erkoreka, akordioa berresteko bileran, aste honetan Madrilen. / Juan Calos Hidalgo/EFE

Alaitz Armendariz -

2017ko maiatzak 19

EAJk bere alderdi interesak “gizartearen interesen gainetik” jartzen dituela gaitzetsi du LABek; hala, aldebikotasunaren “apologia” egiten dutela esan du, akordioa irtenbide bakartzat aurkeztu dutelako. Espainiako aurrekontuak onartzeko akordio horren bidez zerbitzu publikoen errebertsio prozesuak zailtzeko neurriak hartzen dituztela ere ohartarazi dute.

Itun horrek UGT, CCOO eta CSIF sindikatuek Madrilgo gobernuarekin sinatutako ituna ahalbidetu du, Eider Casanova LABeko kidearen arabera: “Estrategikoak diren hainbat sektore publikotako erreposizio tasetan mugak jarri dituzte, eta, ondorioz, sektore horietan enplegua egonkortzeko eta gaur egungo behin-behineko tasa jasanezina bukatzeko oztopoak mantendu dituzte, deialdi publikoak egiteko zailtasunak jartzen dituztelako”.

LABek adierazi du “aukera bakarra” mobilizazioak areagotzea eta zerbitzu publikoen defentsarekin jarraitzea dela, eta udazkenerako mobilizazioak iragarri dituzte “sektore guztietan”.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna