Epaia salatu dute Uemak eta Kontseiluak

2017ko ekainaren 23a
14:36
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusiak emandako epaia salatu du Kontseiluak, eta euskaraz bizi ahal izateko "instituzioek hartzen dituzten neurri eragingarrien aurrean estatuek izandako kanpo esku-hartzeetan" kokatu du. "Beste behin, Espainiako Estatuak erabaki nahi du zein hizkuntza erabili behar dugun eta zein hizkuntzatan bizi behar dugun, eta hori onartezina da", Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok adierazi duenez.

Bilbaoren arabera, "kezka bizia" sortu du epaiaren eduki nagusiena euskarari lehentasuna eman izatean oinarritu izanak: “Egoera gutxituan dagoen edozein hizkuntza berreskuratzeko, nahitaezkoa da hizkuntza horrek lehentasuna izatea. Kanpo esku-hartzeak soberan daude euskara normalizatzeko".

Erabakiak "ez du harritu" Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakari Josu Labaka, baina "oso larria" iritzi dio sententziari: "Beste behin ere, euskaraz bizitzea posible izan dadin, gazteleraz ere bizi behar dugula esaten digute legearen hizkera erabilita. Ezin dugula euskaldunak soilik izan. Ezin garela euskaraz soilik aritu".

"Sententziak sententzia, udalei eta erakunde publikoei lanean segitzeko eta inolako beldurrik eta lotsarik gabe euskara lehenesteko deia" egin die Labakak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.