Himalaian hil diren euskal mendizaleak

2017ko uztailaren 1a
12:14
Entzun

1985eko maiatzaren 12a. Juan Jose Navarro nafarra hil zen Everest (8.848 metro) igotzen ari zela, amilduta. 

1989ko uztailaren 13a. Antxon Ibarguren gipuzkoarra hil zen Gasherbrum II (8.035 metro) igo eta gutxira, elur jausi batek harrapatuta. 

1990eko maiatzaren 1a. Miriam Garcia nafarra eta Jesus Bueso gipuzkoarra hil ziren Meru Peak (6.310 metro) igotzen ari zirela, elur jausi batek harrapatuta. 

1991ko urriaren 2a. Manu Badiola gipuzkoarra hil zen, Makalu igo (8.485 metro) eta jaisten ari zela, amilduta.

1992ko apirilaren 20a. Jose Joaquin Goñi nafarra hil zen Ama Dablan igo (6.812 metro) ondoren jaisten ari zela, amilduta.

1996ko irailaren 16a. Jose Luis Zuloaga Zulu bizkaitarra hil zen Shisha Pangman (8.027 metro), elur jausi batek harrapatuta.

2000ko uztailaren 28a. Felix Iñurrategi gipuzkoarra hil zen Gasherbrum II (8.035 metro) igo eta jaisten ari zela, amilduta.

2001eko urriaren 16a. Aritz Artieda, Javi Arkauz eta Cesar Nieto nafarrak eta Beñat Arrue eta Iñaki Aiertza gipuzkoarrak hil ziren Pumori (7.161 metro) igotzen ari zirela elur jausi batek harrapatuta.

2004ko abuztuaren 14a. David Ariz nafarra hil zen Drifica (6.447 metro) igotzen ari zela elur jausi batek harrapatuta.

2004ko urriaren 18a. Xabier Ormazabal gipuzkoarra hil zen Cho Oyu igo (8.201 metro) eta bi egunera. Hilda aurkitu zuten denda batean, 7.800 metrora. 

2008ko maiatzaren 23a. Iñaki Otxoa de Olza nafarra hil zen Annapurna  (8.091 metro) igotzen ari zela, garuneko eta biriketako lesioek eraginda.

2009ko uztailaren 20a. Luis Mari Barbero bizkaitarra hil zen Gasherbrum II (8.035 metro) igotzen ari zela. Ez zen haren gorpua aurkitu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.