Futbola
Athleticek galdu egin du Leganesen aurka (1-0)
Leganes gehiago izan da, eta zurigorrien huts bat aprobetxatuz egin du partidako gol bakarra. Zigandaren taldeak asmatu ezinda jarraitzen du.

Begiratu batera aukera ona ematen zuen gaurkoak burua altxatzen hasteko, baina Leganesek ez dizkio gauzak erraz jarri, eta ez dio ia aukerarik eman Athletici.
Bigarren zatiaren hasieran izan dituzte minuturik onenak zurigorriek, San Joseren akats bat baliatuz Beauvuek madrildarrentzat gola egin duen arte. Hortik aurrera Leganesek ondo eutsi dio, partida kontrolatuz, eta besteren bat egiteko aukerak sortuz gainera. Athletic itsu-itsuan saiatu da, baina alferrik.
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.