Colauren alderdiak PSCrekin jarraitzeari buruz erabakiko du

Barcelona En Comuk bere 10.000 kideri galdetuko die ea Bartzelonako Udalean elkarrekin agintzen jarraitu beharko luketen.

Ada Colau, artxiboko irudi batean. QUIQUE GARCIA / EFE
2017ko azaroaren 4a
23:48
Entzun

Azkeneko asteetan alde askotatik jaso ditu presioak Ada Colauren alderdiak, PSCrekin harremanak eten ditzan. Bi alderdiek hitzarmena egin zuten, udal gobernua osatzeko, eta elkarrekin agintzen dute Kataluniako hiriburuan. Zenbait udaletan, PDECatek eta ERCk dagoeneko hautsi dituzte harremanak PSCrekin, konstituzioaren 155. artikulua ezartzeko sozialistek PPri emandako babesa salatuz.

Eskakizun horiei aterabidea eman die Colauren alderdiak. Barcelona En Comu alderdiak bilera egin du gaur, egoeraren azterketa bat egiteko, eta erabaki du kontsulta bat egitea bere oinarria osatzen duten pertsonen artean. 10.000 bat lagun dira, eta datorren asteazkenean izango dute erabakitzeko aukera. Internet bidez eman ahal izango dute botoa, eta emaitza loteslea izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.