Iheslariak

Bruselak auzitara eramango ditu Txekia, Polonia eta Hungaria, iheslariak ez hartzeagatik

EBko kideek duela bi urte zehaztu zuten estatu bakoitzak hartu beharreko iheslari kopurua, baina hiru herrialde horiek ez dituzte konpromisoak bete.

Errefuxiatu talde bat, Greziako aterpe batean. YANNIS KOLESIDIS, EFE
2017ko abenduaren 7a
14:40
Entzun

EBko estatu kide bakar batek ere ez du emandako hitza bete eta ez ditu hitzartutako iheslari guztiak birkokatu, baina hiru herrialde horiek —Txekiak, Poloniak eta Hungariak— uko egin diote egitasmoan parte hartzeari, eta beraz Bruselak Europako Batasuneko Justizia Auzitegira eramango ditu.

EBren arabera, Hungariak ez du urrats bakar bat  ere egin iheslariak hartzeko, Poloniak uko egin dio iheslari horiek hartzeari eta ez du horretarako konrpmisorik ere iragarri eta Txekiak ez du inor hartu 2016ko abuztuaz geroztik. Hiru herrialde horiek ez dira izan, hala ere, kuoten sistemaren kontra agertu diren bakarrak. Proposamenaren aurka bozkatu zuten Eslovakiak eta Errumaniak ere.

Lehendik ere hiru etstau horien aurkako prozedurak hasiak ziuen Bruselak. Zehazki aurtengo ekainean azalpenak eskatu zizkieten hiru estatuei, baina jasotako erantzuna ez zela aski iritzita, auzitara jotzea erabaki dute. Justizia Auzitegiaren erabakiak lotesleak dira, eta har ditzakeen neurrien hartean isun ekonomikoak leudeke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.