Espainiatik kanpo biltzeko deia

Puigdemont, atzo. STEPHANIE LECOCQ, EFE
Oihana Elduaien Uranga.
2017ko abenduaren 22a
13:04
Entzun

Carles Puigdemontek haserre hitz egin du Bruselan. Espainiak ez dituela atzoko hauteskundeen emaitzak onartu ohartarazi du, eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuburuari esan dio prest dagoela berarekin elkartzeko, EBko edozein lekutan, Espainian izan ezik. Urriaren 1eko erreferendumaren ostean ere biltzeko deia egin ziola ekarri du gogora, baina Rajoyk ez zuela nahi izan.

Kataluniako elkarbizitza haustea egotzi dio, eta herrialdearen garapenean zeuden politika publikoak etetea. "Lortu duen bakarra da jende gehiago joatea botoa ematera, eta argi uztea independentismoak boto gehiago batzen dituela". Rajoyk herritarren aldeko erabakiak hartu beharko lituzkeela azpimarratu du Puigdemontek, eta gaineratu du, argi dagoela elkarrizketa eta negoziazioa behar-beharrezkoak direla orain. "155. artikuluaren aldebakarreko bidea etetea nahi dutenekin" akordioa egin nahi du.

Rajoyren errezetak ez duela arrakastarik izan nabarmendu du, eta argi dagoela Katalanek independente izan nahi dutela: "Beraiek jarritako arauen barruan sartu gara, eta zein da ondorioa? U1ean baino independentziaren aldeko boto gehiago".

Europako Komisioari ere zuzendu zaio JPCko zerrendaburua: "Ez diet eskatzen beraien posizioa aldatzeko, baina gutxienez entzun egin behar digute".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.