Korsika

Milaka lagun elkartu dira Korsikan, Frantziari negoziazioak eskatzeko

Gilles Simeoni Korsikako presidenteak deituta egin dute martxa, Emmanuel Macron asteartean uhartera joan atarian.

Manifestazio burua. @ATLANTIDE4WORLD
ander perez zala
2018ko otsailaren 3a
17:13
Entzun

Manifestazioa abiatu baino 45 minutu lehenago hasia zen jendea elkartzen Ajjacioko Geltokiko Plazan. Gilles Simeoni Korsikako presidenteak deituta, eta Macron etorri aurretik, indar erakustaldia egin nahi zuten abertzale korsikarrek, eta halaxe egin dute, mezu argia helaraziz Frantziako presidenteari: negoziazio politikoak hasi behar dira. Simeonik "historikotzat" jo du gaurko manifestazioa. 15.000-20.000 manifestari izan direla dio.

Demokrazia eta errespetua Korsikako herriarentzat leloa zuen manifestazioak, eta protagonismo handia izan dute gazteek, beraiek eraman baitute pankarta. Kantu ugari abestu dituzte.

Gazteak ez ezik, manifestazioan izan dira abertzale historikoak ere. Tartean, Edmond Simeoni.

Euskal Herritik ere joan dira batzuk, elkartasuna agertzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.