Kurdistan

Turkiaren errepresioaren aurrean tinko eusteko deia egin du HDPk

Buruzagitza berria aukeratu du Kurdistango HDP alderdiak Ankaran egin duen kongresuan. Faxismoari aurre egiteagatik preso hartzen badituzte, espetxe berriak eraiki beharko dituztela ohartarazi dio Demirtasek Turkiari.

HDP alderdiko buruzagitza berria. HDP
arantxa elizegi egilegor
2018ko otsailaren 11
15:06
Entzun

Azken asteetan Turkiak gogortu egin du kurduen aurkako jazarpena, eta astebetean soilik 500 pertsona atxilotu dituzte, sre sozialetan gerraren kontrako aldarriak egiteagatik. Hala eta guztiz ere, HDP Herriaren Alderdi Demokratikoak borrokan jarraitzeko deia egin die herritarrei, Ankaran egin duen kogresuan. 

Buruzagitza berria izendatzeko baliatu du alderdi kurdu nagusiak biltzarra. Aste hasieran jakinarazi zuten Pervin Buldan eta Sezal Temelli izango zirela 2016tik preso dauden Figen Yuksekdag eta Selahattin Demirtasen ordezkoak. Biak ala biak atxilotu egin zituzten kargua hartu eta bi urtera, Ordea, Demirtasek ohartarazi du batzuk espetxeratu arren, beste batzuk borrokan jarraituko dutela, eta jarrera aldatu ezean "espetxe berriak eraiki" beharko dituela esan dio Turkiari. 

Yuksekdagek ere mezua helarazi die jarraitzaileei espetxetik, eta nabarmendu du Ankrakoa ez dela alderdi baten ohiko kongresua, "amore emateko pres ez dagoen herritarren indar erakustaldia" baizik. 

"Ez gara historiako atal ilun honen partaide edo laguntzaile izango. Ez du axola zenbat ahalegintzen diren gu bakartzen eta indargabetzen: gure eskubideen eta zilegitasunaren indarrean sinesten jarraituko dugu", adierazi du Buldanek. 

Temellik, bere aldetik, kongreura joan direnek igaro behar izan dituzten segurtasun kontrlak salatu ditu: "Haien ahalegin guztiak alferrekoak dira. Ez dakite ez dagoela ausardia geldiarazteko tresnarik". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.